Dokumentuaren akzioak
Jantzien jantza, euskal jantziak ikusgai
Euskal dantza bakoitzak bere jantzi propioa du eta herri bakoitzean jantzi ezberdinak daude. Euskal Herri osoan zehar jantziak oso ezberdinak dira eta erakusketan Euskal Herri osoko jantziak biltzen saiatu dira Arabakoak nagusi direlarik. Besteak beste, Gasteizko neska eta blusa, Laguardiako neska eta mutila, Eltziegoko neska, Eskuernagako paloteadoak, katximorroa, Lautadako neska eta mutila edo Amaia ezpatadantzako jantziak daude. Bizkaiko kaskarota, poxpolina eta arrantzale jantzaik ere daude eta Gipuzkoako hilandera, korpus dantzetako jantzia, ezpata dantzakoa… Nafarroako jantzien artean Jaurrietakoak, Otsagikoak, Kortesekoak, Luzaideko neska eta mutila eta Erriberako mutilenak daude. Zuberoako maskaradetako zamalzaina, gathuzaina, kantiniersa… ez dira falta.
Jantziez gain dantzetan erabiltzen den materiala ere dago, izan ere, dantza bakoitzean garrantzi handikoa den material ezberdina (makilak, zuhaitzak, arkuak..) erabiltzen da.
Jare 2011an jaio zen euskal dantzen taldea da. Gazte talde batek, umeen bi taldek, nerabeen beste bi taldek eta helduen talde batek osatzen dute Jare. Dantzariez gain musikariak ere dira Jareren parte eta taldean txistularien banda, gaiteroen hirukote bat eta instrumentu ezberdinez (biolina, trikia, pandero, txirula, akordeoia..) osatutako talde bat daude. 2016an zehar ekintza desberdinak antolatuko dituzte euren urteurrena ospatzeko.
Erakusketa urtarrilaren 12tik 23ra bitartean egongo da ikusgai ur biltegira bideko arrapalan eta Jovellanos aretoan.
Dokumentuaren akzioak