Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jantzien eta mugimenduen bidez urtaroak dantzan jartzen ditu Elirale konpainiaren koreografia berriak

Dokumentuaren akzioak

Jantzien eta mugimenduen bidez urtaroak dantzan jartzen ditu Elirale konpainiaren koreografia berriak

Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2011/03/14
Lotura
Kazeta.info

Mendizola aretoa Hendaiako Sokoburu auzoan kokatzen da. Berria da oso eta bere gela batean alegia eskeiniko du Eliralek hiru dantzariendako sorturiko koreografia berria.

Urtebeteko lana erakusten irrikan dira bai Pantxika Telleria koreografo lohizundarrak baita 4 urteetik aurrerako haurrendako egina den Ninika ikuskizunan parte hartzen duten Celia Thomas, Lorentxa Ituttalde eta Jose Cazaubon dantzariek ere. Joxelu Berasateguik lagundu du zuzendaritza lanetan eta Joseba Irazoki da koreografian gararntzia handia duen musikaren egilea.

Ninika urtaroen zehar bidaia proposatzen du, ibilbide horretan jantzia, mugimendua, hitz bakan batzuk eta kolorea baliatzen dituela. Martxoaren 14tik hasita hamar bat emanaldi eskeiniko dituzte, Lapurdi Hegoaldeko Herri Elkargoaren eta Kukai konoainiaren laguntzarekin buruturiko sensibilizazio lanarekin segida emanez.

Atalka bada ere, koreografia erakutsi dute eskualdeko eskoletan eta antzerkirako bertsioarekin batera argazki erakusketa osatu dute. Hala, emanaldia ikustera joanen diren 1.300 haur horiek "ikuskizunaren partaide sentituko direla" nabarmentzen du Telleriak. Apirilean, berriz, Ninika Donibane Garaziko Pays Baxe Nafarria eszenatokian erakutsiko dute.

Jantziek garrantzia handia hartzen dute koreografia honetan. Maialen Maritxalarrek eginiko lanak distira handia hartzen du eszenan. Naturarekin lotura egitera gomitatzen du oholtzan landaturiko zuhaitzak eta dantzariek mugimenduen bidez eta tarteka ume jokoak barneratuz publikoa urtaroen arteko bidaian parte hartzera eramaten dute.

Umeer zuzenduriko lana
2004. urtean ziklo berri bat haso zen Elirale konpainian. Ima izan ondoren, sorkuntza-mundua ikusle gazteer hurbiltzeko premia sentitu zuen Telleriak, eta behar pertsonala zein artistiko horretarik Kadira sortu zen (2005). Ibilbide berri horren ondoko geltokiak Lodikroko -ZK arrakastatsu batean islatu zen haur txikiendako lana- eta iaz ekoztutako Otto ikuskizuna izan ziren.

2010ean, berriz ere Jon Maya dantzariaren laguntzari esker, Sok2 sortu zen, 7 dantzariendako eta 3 musikariendako pieza. Astelehen honetan ikusle gazteekin sorturiko harremanean sakonduz Ninika koreografia berria taularatuko du Azkainen bere egoitza duen Elirale konpainiak.

 

 

">

Dokumentuaren akzioak