Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Freud dantzaria

Dokumentuaren akzioak

Freud dantzaria

Jalgi Hadi Dantzara

Egilea
Sabin Bikandi Belandia
Komunikabidea
Ortzadar
Mota
Albistea
Data
2012/01/07
Lotura
Ortzadar

 Geure gurasoentzat eta, dantzatzea, bikoteka dantzatzea izan da batez ere. Jai egunetako erromerira begira bizi giñen euskaldunak sasoi batean: “Orduan ez egoan ez telebisiñorik, ez ziñerik, ez futbolik gaurko moduen, dantzea zan gure entretenimendu eta deportea”, entzun dogu baten baiño sarriago gure zaharrengandik. Eta geuk ere (neure kintakoak esan gure dot), oindiño, dantzan egin dogu neskatan joateko, erromeri, dantzaldi eta guatekeetan (leku itxitan egiten genduzan gazte dantzaldiak).Dantza gizarteratzeko bide baliotsua izan da testuinguru honetan, eta milagro be ez da, gure aurretik dantza maisuen lana apreziatua
izatea. Dantzan jakitea habilidade sozial bat zan neska eta emakumeen aurrean; gorteiatzeko bidean lagungarri. Eta aitortu behar da, dantzak elkar ezagutzeko ere balio duela. Neuri behinik behin, baten baiño sarriago pasatu jat emakume batekin dantzan egin, eta oño, ain gusture  elkarregaz dantzan ein, ba ze, bata bestearentzako eginda gagozala pentsatzeraino... Eta bestera be bai, elkarregaz dantzan baino deman gagozanean.Edo baten baino sarriago entzuneko “dantzan torpea zan baina mutil noblea”…Gaur egun, dantzak bere betebeharra egokitu du, eta dantzaldi ibiltarira eta erromerietara hurbiltzen garenok, dantzatzeko gogoagaitik egiten dugu, lagun artean ere, baina harremana zentzu zabalago batean ulertuta.Baina, edozein kasutan, bikoteka dantzan egiteko lagune behar da, eta dantzarako eskatzen diogunean norbaiti, nola edo hala harreman berri bat hasten ari gara, eta horrek, ematen du, batzuei nagia ematen diela eta beste batzuei bildurra. Adituek diote gero eta bakarzaleagoa bihurtzen ari dela gure gizartea, eta agian horregatik gure plazatako dantzak ere hori isolatzen dute. Zergaitik, irudiz korroan eta taldean bai, baina azken finean, bakarka egiten diren dantzok dute arrakasta plazetan? Fandangoa edo jotea be,abadeek debekatutako deabruaren bikote dantza izatetik, borobillean banaka dantzatzen da inguru askotan. “Zein izen dok, orduen, eure eritzien dantzaren funtziño nagusie?”, galdetu neuntson Asier Garcia ikerlari handiari bere lan baten aurkezpenaren ondoren. “Ba… –denbora batez pentsetan gelditu zan antiparrok eskuetan hartute–, zebolletea arrimetea, duda barik”. Eta geu be, erregular, Freuden eragiñez be izen lei, edo zahartzaroan kontuek, baiña, bat gatoz Asierregaz.

www.aikotaldea.com

Dokumentuaren akzioak