Dokumentuaren akzioak
Jaizale Txistulariek aratusteen soinuak batu dituzte CD batean
Aurkezpena bihar izango da Liburutegian
2000. urtean Kriskitin Dantza Taldeak, Durangoko Karnabalak berreskuratzeko asmoarekin, Surrandien Konpartsa atera zuen lehenegoz. Hala ere, txistulariek “hutsune” bat nabari zuten, eta “Surrandi pertsonaiari zegozkion musika edota doinuak falta zirela nabari genuen”, aurreratu dute Jaizale elkartetik.
Horrela, 2001. urtean, eskaera bat egin zieten Jesús Egiguren eta Ander Erzillari eta Durangoko aratusteak eta 2001 Aratusteak doinuak sortu zituzten muskariek. Letrek, berriz, Ixone Aromak eta Unai Iturriagak jarri zituzten.
2002. urtean Ane Belaustegik, Aratusteetarako kalejira eta Durangoko Vals-polka prestatu zituen, letra ere berak jarriz.
“Harrezkero musika hauek jo ditugu gehien bat Karnabaletan. Baina burutazio honi bultzada berri bat eman nahian, material guzti honekin CD bat grabatzea pentsatu genuen”, azaldu dute txistulariek.

Dokumentuaren akzioak