Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jabier Larralde Arizkungo txistularia hil da

Dokumentuaren akzioak

Jabier Larralde Arizkungo txistularia hil da

Egilea
Ttipi ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Arizkun
Mota
Albistea
Data
2022/03/25
Lotura
Erran
Jabier Larralde, Arizkunen sagar-dantzan jotzen, 2008ko inauterietan. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan

94 urterekin gaur zendu da Arizkungo txistulari eta dantza erakusle handia. Baztanen eta Baztandik kanpo ere aski ezaguna izan da bertako kantak eta dantzak berreskuratzen egin duen lanagatik. 

1927ko abuztuaren 30ean Arizkunen sortua, hamar urterekin hasi zen txistua jotzen, Antonio Elizalderekin, eta hamalau urterekin egin zuen plazetarako saltoa. Elizalderekin ikasi zituen bai doinuak baita dantzak ere, tartean Baztango mutil-dantzak. Amaren aldetik aitatxi ere txistularia izan zuen, Juan Leon Ustariz. Bost urte egin zituen Ameriketan artzain eta handik bueltan txistuarekin segitu zuen.

Klarinetea ere ikasi zuen eta dantzari ere ibili zen. 1971n Maurizio Elizalde eta Felix Iriarte txistulariekin mutil-dantzari taldea sortu zutenean, erraterako, hantxe parte hartu zuen. Maurizio Elizalde eta Felix Iriarterekin hainbertze emanaldi eta dantzalditan ibili zen Larralde, eta Patxi semearekin batera, Baztango bazterrak alaitu zituen bere txistu doinuarekin. Ez hori bakarrik. Baztango kantak eta dantzak  berreskuratzen eta erakusten ere lan handia egindakoak dira aita-semeak, eta horren seinale da 1991n osatu zuten Baztango Folklorea diskoa eta liburuxka.

Urteotan hainbat omenaldi egin izan dizkiote. 2008an, adibidez, herriko bestetan omendu zuten, baita 2015ean ere, Txistularien Alardean.

2008ko Arizkungo bestetan sorterrian omenaldia egin zioten.

2015ean Elizondon egin zen Txistularien Alardearen harira, omenaldia egin zioten Larralderi. Ezkerretik hasita hirugarrena.

Dokumentuaren akzioak