Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iztueta zaldibiar idazlearen bizitza eta lana webgune batean bildu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Iztueta zaldibiar idazlearen bizitza eta lana webgune batean bildu dituzte

Fundazioak joxe garmendiak bildutako dokumentuak ere txertatu ditu. Argazkiak, partiturak, liburuak, bertso-kantuen bertsioak eta Iztuetari egindako omenaldiak ikus daitezke Interneten

Egilea
Ane Irastortza
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Zaldibia
Mota
Albistea
Data
2006/12/03
Joxe Garmendia zenari ezarri zion Irastortzak webgunearen sorrera. "Denda-berriko Joxe bizilaguna nuen eta bere azken urteetan deitu zidan. Kezkatuta zegoen, berak Iztuetari buruz jasotako informazioa eta egindako lana zertan geratuko ote zen galdezka", esan zuen Irastortzak.

Iztueta bezala, Joxe Garmendiak urte asko egin zituen Zaldibiatik urrun. "Iztueta hemen jaio eta hil zen, baina ez zen beti Zaldibian egon. Joxe, berriz, urte askotan bizi izan zen Sevillan", gogoratu zuen idazleak bien arteko parekotasuna azpimarratuz.

Joan Inazio Iztueta Etxeberria Kanpandegi etxean jaio zen 1767an eta 1845ean hil zen, 77 urte zituela. "Herrian gauza gutxi genituen bereak. Dantza taldea, berak sortu zuelako, Oñatibiak margotutako koadroa eta Joxe Garmendiak egin zuen lana Sevillako Archivo de Indias artxibategian aurkitutako dokumentuekin. Hau dena kontutan izanda pentsatu genuen material guztia webgune batean jar-tzea", adierazi zuen Irastortzak.

sailkapena Webguneak hainbat atal ditu. Hauetan han-hemenka eskuizkribu eta artxibo, aldizkari, egunkari, liburu, disko eta irudietan banatuta dauden dokumentuak modu erraz eta erosoan eskura jarri nahi ditu sei ataletan: biografia, Iztuetaren lanak, irudiak, doinuak, omenaldiak eta bibliografia.

Iztuetak idatzitako lan batzuk, bere irudiak eta baita familiarenak ere ikus daitezke. Argazkietan jasota daude baita bere seme-alabak (hiru aldiz ezkondu zen eta dezente izan zituen). Gainera, hainbat bertso-kantuen bertsioak, partiturak eta hauek eskuratzeko informazioa, Iztueta gogoratuz aurreko mendean egindako omenaldiak eta bere lanen inguruan idatzitako aipamenak eta liburuak txertatu dira.

Esate baterako, Gerriko Ikerlan-bekaren hirugarren edizioa Iztuetari buruz izan zen eta liburua osorik eskura daiteke orrian. Lanen artean, euskaraz berak ida-tzitako historia liburua dago. "Iztueta izan zen euskaraz horrelako idatzi bat egin zuen lehenengo pertsona. Ordura artekoak eliza liburuak ziren", gogoratu zuen Irastortzak.

Aurrera egiteko atzera begiratu behar dela aipatuz, oraingo aiton-amonen jakinduria eta euren euskara ere jasotzeko zabalik dagoela orrialdea esan zuen Tere Irastortzak.

Dokumentuaren akzioak