Dokumentuaren akzioak
Iztueta dantzariari, merezitako omenaldia
Duela 250 urte jaio zen juan inazio iztueta zaldibiarra eta haren jaiotetxe aurrean dantza saioa egingo dute gaur
Gaurko eguna dantzarientzako eta, orohar, euskal gizartearentzako ospatzeko eguna izanik, Gipuzkoako herri askotan dantza-saio bateratuak egingo dituzte, 18.30ean. Bere sorterrian ere egingo dute dantzaldia, Txamarretxeko plazatxoan, Juan Inazio Iztuetaren jaiotetxearen aurrean. Modu honetara, nahiz eta herri bakoitzak bere plazan dantzatu, gogoan izan nahi dute Iztuetak egindako lan eta ekarpena.
Besteak beste, dantza eskola baten sorrera eragin zuen zaldibiarrak, eta lehen dantza taldeetako kidea ere izan zen. Ahaztu gabe euskal dan-tzen inguruan idatzitako guztia. Aipatzekoa da, esaterako, 1824. urtean Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira liburua publikatu zuela, non xehetasun handiz azaltzen duen dantzak nola egin behar diren, zeintzuk diren eman beharreko pauso guztiak.
aitortzaAste hauetan hainbat aitortza egin nahi izan dizkiote Zaldibian, eta, adibidez, haren bizitzaren inguruan bildutako materialarekin Iztueta Kultur Elkarteak. Hauek daramate iztueta.com webgunean haren inguruko ikerketak, materiala eta dokumentazioa jaso-tzen eta gaur arte egongo da irekita, kultur etxeko aretoan. Bertan, hark idatzitako liburuak ikus daitezke eta garaiko dokumentu eta txostenak ere bai. Erakusketa hau antolatzerako orduan garrantzi handia eman diote testuinguruari, eta horregatik, garaiko pasarteak ere aurkituko dituzte inguratzen direnek. Tere Irastortza Iztuetako elkarteko kidearen hitzetan, Juan Inazioaren informazio “asko” dute bilduta “bizi konplexua” izan zuelako. Hala azaldu du: “Iztueta nola bizi izan den aztertu da kontuan hartuta zein garaitan bizi izan zen, hala nola, bizi izan zituen gerrate eta pasadizo guztiak”.
Bestalde, joan den asteburuan, euskal dantzan egindako ekarpena agerian utzi eta aitortza egiteko asmoz bildu ziren Gipuzkoako txistulari eta hainbat dantzari Zaldibian. Hala, Iztuetak bildutako bi txistu doinu jo zituzten txistulariek, hain zuzen ere, Alborada eta Erreberen-tzia. Azken kantu hori dantzatu zuten Gipuzkoako dantzariek Iztuetaren jaiotetxearen aurrean, Erein-tzako dantzariak buru zituztela. Guztira, bederatzi herritako 55 dan-tzari elkartu ziren dantza saioan: Alurr (Ibarra), Ereintza (Errenteria), Murixka (Lezo), Aurtzaka (Beasain), Sustraiak (Legazpi), Haritz (Elgoibar), Oinkari (Villabona), Goizaldi (Donostia) eta Udaberri (Tolosa).
Urte hauetan guztietan, omenaldi asko egin izan dizkiote baina aste honetako ekintza guztiek borobiltzen dute haren bizitza. Argi dago zaldibiarrak sortutako dantzek ez dutela muga ez eperik, eta nahiz eta 1845eko abuztuaren 18an arnasteari utzi zion, oraindik bizi bizirik jarraitzen dute bai haren memoriak, eta baita hark sortutako dantzek ere.
Asteburuan Gipuzkoako dantzari eta txistulariak Zaldibiako plazan Iztueta dantzariari egin zioten omenaldiaren une bat. (Argazkiak: G.H.)
Dokumentuaren akzioak