Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Izanak dirau, 1512', Alurren azken fruitua

Dokumentuaren akzioak

'Izanak dirau, 1512', Alurren azken fruitua

Ibarrako dantza taldeak hilaren 14an estreinatuko proiektua

Egilea
Marta San Sebastián
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Tolosaldea
Mota
Albistea
Data
2012/04/06
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

2008 urtean Sua eta 2010an Oinazez ikuskizunak aurkeztu ondoren, ikuskizun berri batekin dator Alurr dantza taldea. Eli Nosellas arduradunak azaldu duen bezala, "beste aurpegi" bat erakutsi nahi zuen oraingoan taldeak. "Eskolako gaztetxoak, 30 kideko taldea, protagonista dituen lana da eta historiari heldu nahi izan diogu. Joxe Mari Agirretxe Porrotxek gomendatu zigun Euskal Herriaren historian oinarritzea, antzerkia, bertsoa eta dantza uztartuz eta hortik abiatu ginen", azaldu du Nosellasek.

Lotura berezia du Joxe Mari Agirretxek Alurren azken lan honekin, izan ere Izanak dirau,1512 lanaren estreinaldia Lasarte-Orian izango da hilaren 14an, Agirretxe partaide den bertako Kukuka antzerki taldearen hamargarren urteurrenean. "Hasi ginenean lau talde genituen eta gaur egun 70 baino gehiago ditugu. Pertsonen ibilbidea osatzen dugu, talde lana da eta horrela herria egiten dugu lagunartean", esan du Kukuka taldearen inguruan.

Aiert Beobide da Izanak dirau, 1512 ikuskizunaren zuzendaria eta dantzaren bitartez istorio eta kondaira guztiak nola adierazi dituzten azaldu du. "Neska gazte batek liburua topatzen du emanaldi hasieran eta bertan Nafarroako historia topatzen du. Kondairak, errituak, festak, bizitzeko moduak, kultur nahasketak eta guduak eszenatokian irudikatzen dituzte dantzariek", adierazi du Beobidek. Dan-tza tradizionalek, moldaketek eta bereziki sortutako dantzek osatzen dute ikuskizuna eta garai hartan Nafarroara kanpotik etorri ziren gizarte horiek, erromatarrak edo Nafarroa konkistatu zuten Gaztelakoak, irudikatzen dituzte.

Ikuskizunerako bereziki egindako jantziak erabiliko dituzte, Ramon Garciak eta Alurreko jostunek eginak. Halaber, ahotsak Lorea Lopezenak dira eta kartelak egiteaz Eider Epelde arduratu da. Nafarroako Gobernuko Turismo Marketingerako Zerbitzuak emandako argazkiak erabili dituzte.

Aipatu bezala, lehenengo emanaldia apirilaren 14an egingo dute, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean, 20.00etan, Kukuka dantza eskolaren 10. urteurrena dela eta. Ondoren, apirilaren 15ean, Baigorriko Euskararen Egunean aurkeztuko du Alurr taldeak ikuskizuna, maiatzaren 19an Pasai Donibanen, maiatzaren 12an Zizurkil goian, maiatzaren 25ean Tolosan, eta beste hainbat emanaldi ere egingo ditu Euskal Herrian zehar. Sarrerak http: www.barrabarra.eu/events/buy/67 helbidean eros daitezke.

'Izanak dirau, 1512' priektuan parte hartu duten guztia, Alurreko dantzari gaztetxoekin batera.

Dokumentuaren akzioak