Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itsasiren txanda izango da gaur Azpeitia Dantzan-en barruan

Dokumentuaren akzioak

Itsasiren txanda izango da gaur Azpeitia Dantzan-en barruan

Azpeitiko taldearen emanaldia 20:00etan hasiko da plaza Nagusian

Egilea
Mailo Oiarzabal
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2005/07/17

Joan den astean bezala, etxeko dantzarien erakustaldia jarrai- tzeko moduan izango dira gaur iluntzean plazara inguratzen direnak. Orain zortzi egun Sahatsa Dantza Taldekoen txanda izan bazen, gaurkoan Itsasi Dantza Taldekoei egokituko zaie beraien koreografiak herritarren aurrean eskaintzea. Talde azpeitiarraren emanaldia 20:00etan abiatuko da. Ordu horretan hasita, Euskal Herriko hainbat tokitako dantza zerrenda luzea plazaratuko dute Itsasikoek plazako tranpaldo gainean: Amaiako ezpata dantza, Agurra, San Juan, Arku Haundi Dantza, Arku dantza, Kontrapasa, Sorgin dantza, Sardinera, Zortzikoa, Laukoa, Baserrian, La Balsa, Erronkari, Axuri Beltza eta, bukatzeko, Amarauna dira Itsasi Dantza Taldeak gaurko emanaldirako prestatu dituen dantza eta koreografiak.



Azken saioa falta



Gaur Itsasik eskainiko duena aurtengo Azpeitia Dantzan-en azken aurreko alea izango da. Udaleko Kultura batzordeak Itsasi eta Sahatsa taldeekin elkarlanean urtero antolatzen duen dantza programazioa datorren asteburuan bukatuko da, hastear izango diren jaien atarian. Azken emanaldi hori ordea, orain arteko guztiak ez bezala, ostiralean izango da, uztailaren 22an, eta ez igandean. Saloi dantzen ikuskizun batekin amaituko da 2005eko Azpeitia Dantzan hau, tangoaren inguruan gauzaturiko emanaldi batekin hain zuzen ere. Madrildik etorritako dantza talde bat izango da plazako eszenatokian, ostiral gaueko 10:00etatik aurrera, 'No-ches de tango' izeneko ikuskizuna eskainiz. Hiru dantzari bikote izango dira, eta dantzen bidez tangoaren historiaren ibilbide osoa azalduko dute. Era berean, tangoaren aldaera desberdinak taularatuko dituzte, koreografia sofistikatuak erabiliz.

Dokumentuaren akzioak