Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ispiluaren isla

Dokumentuaren akzioak

Ispiluaren isla

Kritika, 'Blancanieves' baleta

Egilea
Jesus Mari Begoña
Komunikabidea
Berria
Mota
Kritika
Data
2005/11/06

Edurne Zuriren baletaren estreinaldiak ikusmin handia sortu zuen. Ikuskizunaren emaitza, aldiz, merkatu-teknikaren islarena baino ez da. Izan ere, has zaitezte entzute handiko enpresen babes eskuzabalarekin, nahas ezazue telebistako izar Emilio Aragon, erantsi sonako Tamara Rojo dantzaria, itsatsi Ricardo Cueren saltsa koreografikoa eta horra hor irtengo den mazedonia-baleta. Hala ere,esan behar da Aragonen musika ez dela XIX. mendean balet klasiko batzuetarako egiten ziren partiturak baino txarragoa edo hobea.Haatik, eklektikoa da: atarikoa kenduta, gainontzeko musikak dantzen menera daude. Egokitze horren eredu azpimarragarria ipotxen dantzak jarriko genituzke.Konpositoreak berak ofizioz zuzendu zuen Bilbao Orkestra Sinfonikoa ondo jardun zuen, egurrezko baten desafinazioa kenduta. Beste aldetik, baliokotzat deritzogu Cueren dantza estiloa, hots, XIX. mendeko baleta-pantomimarena: hiru dekoratu eta argiztatze politen artean garatzen diren dantza sorta klasikoak bakarka, binaka nahiz taldean edota Pas à deux bikotearentzat. Aldiz, Tamara Rojo zauritua irten zen aretora eta bere dantzaldia norainokoa den jakin barik geratu ginen. Hala ere, orbangabe egin zituen oinarrizko posizioak eta ibilerak , aipagarrienak bakarretan eginiko fouettes izanik. Londreseko Royal Balletean haren kidea den Iñaki Urlezagak txukun dantzatu zuen bere rol txikia. Bestalde, gustatu zitzaizkigun ipotxen dantzak bete zituzten dantzariak. Gainontzekoek, deskoordinazio batzuen gainetik, ondo bete zuten talde lana. g Jesus Mari Begoña

Dokumentuaren akzioak