Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iruinkokoa: segida behar luke

Dokumentuaren akzioak

Iruinkokoa: segida behar luke

Herri antzerkiak beti jokatu du gure gizarteetan paper askatzailea, eta herri antzerkiaren kategoriaren barruan sartu beharko genituzke mugaz haragoko pastoralak, libertimenduak, kabalkadak eta maskaradak ez ezik, alde honetako inauteriak eta, batzuetan, baita bertso saio batzuk ere.
Egilea
Alberto Barandiaran
Komunikabidea
Euskalerria irratia
Mota
Iritzia
Data
2019/03/06
Lotura
Euskalerria irratia

Horregatik debekatu zituzten, esaterako inauteriak, eta horregatik ez ziren goi mailako klaseen artean prestigiotsuak izan kaleetan iji eta oihu garatzen ziren parodia antzeztuak: herriak baliatzen zituelako boterea kritikatu eta boterekeria salatzeko. Sano polita eta bizigarria izan da aste honetan Iruñean antolatutako Iruinkokoa ekimena. Ez bakarrik gure honen eguneroko gai politiko eta sozialak euskaraz astindu eta boterearen eta boterearen arrimuan gertatzen direnen pleguak erakusteko balio izan zuelako, ezpada ekimen askotariko eta gaztea izan delako nagusiki, eta gazte koadrila engaiatua erakartzeko gaitasuna izan duelako. Musika, dantza, antzerkia, bertsolaritza eta testua kalean, bertatik bertara. Segida behar luke.

Dokumentuaren akzioak