Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iru-Txuloko Dantzariak Dirala Eta

Dokumentuaren akzioak

Iru-Txuloko Dantzariak Dirala Eta

Egilea
Saizarbitoria'tar Erramo'ek
Komunikabidea
Argia
Mota
Elkarrizketa
Data
1963/10/13

-Noiz sortu zan Iru-Txulo?

-Iru-txulo urte onen ilbeltzian sortu zan, Bioztun eta Oinkariko batzuegatik.

-Zer dira bearrezkoak euskal dantzak dantzatzeko ?

-Asko, antolaketa gogorra eta errazak duan zer berezi ori, ta jakiña euskaldunak bakarrik duana.

-Euskal dantzak oso zabalduak al daude atzerrian?

-Ez asko. Carmen Mota ta Joaquin Robles "Ballet Antonio"ko bakar dantzariak galdera ber berari berdiñ erantzun

zioten irratiatik eta esanaz gañera etzutela ulertzen "flamenco"ak aiña edo geiagoko zera geiago duan dantza batek aiñ gutxi zabaldua ta ezagutua egotea. Nik ere ez det ori ulertzen.

-Nolatan dago euskal dantza bere edertasun eta zerari dagokionez ?

-Egon bear luken bañan berago. IruTxulo sortzerakoan gure asmoa dagokion lekuan jartzea zan.

-Profesio bat bezela jarri al diteke euskal dantza ?

-Zergatik ez ? Gaur egunean badira Frantzian gutxienen taldeko batzuek profesionalak diranak.

-Zeiñ da geiñ gogoko dezun euskal dantza ?

Pentsatzen j artzen eta .

-Zalla da -esaten dit- naparra da aberatsena.

-Dantzatzeko zaillena?

-Gipuzkoarra.

-Ez al dezu uste euskal dantza taldetan ez daudela ia lengo mutill bikaiñ aiek, dantzaria eta "bailarín" diferentziatu erazitzen dituana.

Par egiñ eta.

-Zer ori nigatik al dijoa? -esaten dit- Manuel Elkano ta Iñaki Mugarza dira, nere ustez, oraingo dantzari onenak eta ez dira oso aundiak

-Ba dira euskal dantza "ballet" egiña gustatzen etzaioan, zuk zer esaten didazu?

-Gustatzen zait bañan bere onetik ateratzen ez dan bitartean. Balletak tezknikaz dantza obea egiten du.

-Zenbat aldiz dantzatu dezute?

-Amabi edo amabost aldiz.

-Atzerrian?

-Geienak.

-Nun artu zaituzte ondona ?

-Kanpoan. Donosti'an ez dago anbieterik.

-Zer dira gorputz guztia atzera bota eta belaunak aidean doblatzen dituzuten salto oiek?

-Ori Otxagabi'ko dantzetan egiten degu. -Danak gauza bera esaten dezute. Muzklida'ko amabirjiñaren aurrean dantzatzen dira: Beiñ Confolens'en desfilian auetako salto batzuek ematea bururatu zitzaigun eta urrengo egunean, zas! periodikoaren lenengo orrian zorionekosaltoa.

Itzegiten ari gera korua aurrean jartzen zaigunean eta "nere etorrera" abesten asten diranean. Eta galdetzen diot:

-Dantzatzen dezuten ber berak abesten aldezute?

-Bai, bakar bakarrik iru ditugu abeste besterik egiten dutenak.

-Daneta zenbat zerate?

-Berrogeitamar bat.

-Eta buruan jarzen dituzuten pañueloak, pirata tankeran?

-Izandu zan garai euskalduna ille luziarekin ibiltzen zana eta illia eutsi erazitzeko pañuelo bat ematen zuan buruan.

-Eta jazkeraren berritzeari dagokionez, zer esaten didazu?

-Gipuzkoa'ko diputazioaren artxiboetatik atera ditugu. Ezin dezakegu esan euskaldunak jantzi aiekin dantza egiten zuanik, bakar bakarrik garai artako jantziak dirala.

-Eskerrak ematen dizkitzut, suert asko eta zuen asmo oeiek oso-osoan betetzea opa dizutet.

Dokumentuaren akzioak