Dokumentuaren akzioak
Irrintzik Valentzian egingo du dantza asteburu honetan
Gaur gauean abiatuko da Irrintzi dantza taldea ikasturte honetan Euskal Herritik kanpora egingo duen lehen irteerara, Valentziako d'albalat de la ribera herrira hain zuzen.
Lehen irteeera
Irteera hau herri horretako El Segreny grup de danses-ek Zumarragara egindako bisitaldiaren itzulerako bidaia izango da eta Irrintziko talde helduak zein gaztetxoenek parte hartuko dute oraingoan. Denak «irrikaz» daude bertara iritsi eta euskal dantza zein kultura valentzianoei dakiten bezain ondo erakusteko. Dantzari bat baina gehiagorentzat gainera, talde helduarekin egingo duten lehen irteera izango da, honela, xarma berezia izango du.
Oraingoan ere, musikari desberdinekin bidaiatuko dute Irrintziko dantzariek, hala nola, txistua, txirula, akordeoia, trikitixa eta panderoa, atabala edota perkusioa.
Itzulera berriz, igandean dantza saioa eskeini eta berehala egingo dute, iluntzerako Zumarragan izateko helburuz.
Dokumentuaren akzioak