Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Irrintzi: 40 urte hankak astintzen

Dokumentuaren akzioak

Irrintzi: 40 urte hankak astintzen

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2007/04/17

Dantza taldea La Salle-Legazpin sortu zen. Garai hartan euskal kulturaren inguruko hainbat talde sortu ziren bertan. Hasieran, mutilak soilik aritzen ziren. Berehala neskak elkartu zitzaizkien.

Zailtasun nagusiak bi ziren: dirua lortzea eta inguruko herrietara ateratzeko garraioa lortzea. Astero euren poltsikotik duro bat jartzen zuten. Gauzak egiteko gogo handia zutenez, arazo guztiak gainditzen zituzten. "Egun, alderantziz gerta-tzen da: dirua erraz lortzen da, baina jendea erakartzea zailagoa da", esan dute taldekoek.

Horretaz gain, dantza taldeen munduan aldaketa gehiago ere eman dira. "Egun, Dantzari Biltzarra dago eta ikastaroak antolatzen dira dantza bakoitza nola egin behar den irakasteko. Lehen herri bakoitzean bertako erara dantza-tzen zen", adierazi dute.

Bestalde, dantzariak sekula baino prestatuago daude musika aldetik, gorputz aldetik... "Neskek, batez ere, sekulako aldaketa izan dute. Lehen neskek oso kirol gutxi egiten zuten eta, egun, mutilen mailan ibiltzen dira".

Errepertorioa

Ezpata Dantza baino gehiago

Irrintzikoek Euskal Herria osoko dantzak eskaintzen dituzte, nahiz eta garai batean Nafarroa eta Bizkaia aldekoak ikasteko joera zuten. "Hutsune handi bat genuen eta hau betetzen saiatu gara".

Dantza hauen guztien artean, Zumarragako Ezpata Dantzak garrantzia berezia du, noski. Dena den, Irrintzi Zumarragako Ezpata Dantza eskaintzen duen taldea baino zerbait gehiago dela argi utzi nahi dute. "Horretarako konpromisoa hartu genuen eta oso gustura eta harro egiten dugu. Ahal badugu, ez diogu sekula Antion dantza-tzeari utziko, baina beste dantza ba-tzuk ere egiten ditugu".

Izan ere, Irrintziko dantzariek ez dute hasieratik Zumarragako Ezpata Dantza eskaintzen. "Gizonezko bat ibiltzen zen irakasten. Urte batean ez zituen nahikoa mutil lortu eta oso arduratuta zegoen. La Sallen dantza talde bat sortu zela jakin zuen eta eurengana jo zuen. Hasieran, sokan sartu ziren. 1969ko argazkietan jada Irrintziko dantzariak azaltzen dira Antion. Pixkanaka, gero eta jende gehiago sartu zen eta gure esku gelditu zen".

Zumarragako Ezpata Dantzari mesede handia egin zion Irrintzik ardura hartzeak. "Jendeak urtero Antion Ezpata Dantza ikusiko duela ziurtzat jotzen du, baina lan handia egin behar da horretarako. Etorkizuna izan dezan, taldean dantza egingo duten haurrak lortu behar ditugu, gustura izan behar ditugu helduen taldera iritsi daitezen, gero Ezpata Dantza irakasten diegu... Gurpil hau gelditzearen arriskua beti hor dago. Harrobiarekin lan egin behar da. Duela 200 urte inguru herrikoek dantza egiteari utzi zioten eta ordiziarrak ekarri behar izan zituzten".

Dantzariez gain, musikariak ere behar dira. Urte hauetan hamaika txistulari aritu dira Irrintzikoekin batera. "Denek ateak zabalik dituzte Irrintzin aritzeko", esan dute.

Larunbat honetan, guztiek, Irrin-tzi dantza taldearen urteurrena ospatuko dute. Ekitaldia 19.30ean hasiko da eta Zumarragako Zelai-Arizti aretoan izango da. Saioan adin guztietako dantzariek parte hartuko dute eta Euskal Herria osoko dantzak eskainiko dituzte.

Dokumentuaren akzioak