Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iratzarri eta Mollarri, elkarturik

Dokumentuaren akzioak

Iratzarri eta Mollarri, elkarturik

Herriko bi dantza taldeek bat egitea erabaki dute bakarra sortuz. Dantzan hasi nahi duten ikasle berriek matrikula asteazken honetan egin beharko dute, Ebro Etxeko lokal berrian

Iratzarri eta Mollarri dantza taldeek bat egin dute. Orainartean eta azken urteetan bi dantza talde genituen herrian, baina biek bat egin dute. Atzo eguerdian eman zitzaigun horren berri Ebro Etxean, bi taldeetako irakasle, ikasle, ikasle ohi eta gurasoen presentziarekin. Oraindik talde bateratuaren izena ez dute erabaki, baina «norbaitek ideia originalen bat baldin badauka, aztertzeko prest gaude», zioten.
Egilea
Antxon Etxeberria
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2012/10/21
Lotura
Diario Vasco

 

Ikasle berrientzat, hau da, LH1etik aurrera nahi duten haur guztiek, matrikula eguna urriak 24, asteazkena izango dute, arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:00etara, Ebro Etxean, plaza mugatuak izanik. Izan ere, Ebro Etxea izango dute hemendik aurrera entsaiat-zeko lokala. Bertako lehen solairua hain zuzen. Orain arte areto eder hau jubilatuek informatika klaseetarako erabiltzen zuten; jubilatuak Udaberrira pasatzen dira eta aretoa libre geratzen da, sortu berri den dantza taldearentzat.
Indar ezberdina
Bi taldeak zergatik egiten duten bat arrazoitzeko garaian, zera adierazi zuten atzokoan. «Azken boladan bai Iratzarri eta baita Mollarriren indarra aldatuz joan da, besteak beste, irakasle taldea oso gaztea izan delako. Iratzarriko gehienek Zarauztik kanpo ikasten zuten eta beraz talderik ezin izan dute hartu urte hauetan. Mollarrin, aldiz, haur talde asko genituen eta ez ginen guztiei irakastera iristen. Hau ikusirik, eta buruari nahiko buelta emanez, bi dantza taldeak mahai berean eseri eta irtenbide hauxe ikusi genuen: Zarautzen dantza talde bakarra eta eraginkorra egotea. Finean, gaur egun bi talde hauetan gauden irakasleon helburuak berdinak baitira; euskal kulturaren bultzatzaile izatea, azken batean haurrek herriko festetan euskal dantzak egiteko gaitasuna izan dezaten».
Garbi utzi zuten, beraien lana erabat boluntarioa dela eta musutruk aritzen direla lanean. «Indarrak hartuta gatoz eta indartsu jarraitu nahi dugu lanean denentzat onena izango dena lortu arte».
Amaitu aurretik, dantza talde berriko ordezkariek udala eskertu zuten. «Udalak asko lagundu digu; aukera ezberdinak eskaini dizkigu eta azkenik guretzat egokiena zena utzi digu».
Iratzarri eta Mollarri, elkarturik

Talde bateratua. Bi taldeetako ordezkariak atzo eguerdian Ebro Etxeko atzekaldean. :: ETXEBERRIA


 

 

Dokumentuaren akzioak