Dokumentuaren akzioak
Iparraldeko inauteriak Unescoren ondare izateko eskatu dute
Jean Michel Guilcher etnologoaren inauteriei buruzko lan sakona omentzeko baliatu dute ekitaldia
Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, Herri Soinu, Euskal Kultur Erakundea,
Lapurtarrak taldea eta CMDTA Federazioak izan dira ekimenaren
bultzatzaileak.
Goizean goiz hasi zen atzo ekitaldia.
09:00etatik aurrera hainbat hitzaldi egon ziren Uztaritzeko Lapurdi
gelan. Unescoren izendapenak Ipar Euskal Herriari ekarriko lizkioken
onurei buruz aritu ziren hizlariak. Besteak beste, Pantxoa Etxegoin
Euskal Kutur Erakundeko zuzendariak eta Pierre-Olivier Laulanne FAMDT
Frantziako Musika eta Dantza Tradizionalen Elkarteen federazioko buruak
hitz egin zuten.
Xabier Iltzaina Bordeleko CNRSko ikerlariak eta
Thierry Truffaut etnologoak ere parte hartu zuten hitzaldietan. Biak
Ipar Euskal Herriko inauteritako adituak dira.
Dantzak pisu handia izan zuen ekitaldian, euskal dantza tradizionalak ikusteko aukera izan baitzen.
Jean
Michel Guilcher Bretainiako etnologoari omenaldia egiteko baliatu zuten
ekitaldia. Ekimenaren antolatzaileen aburuz, «Iparraldean inauterietako
ohiturak berpiztuak izan ziren Guilcherek eginiko lan sakonari esker».
Guilcher ez zen ekitaldian izan, baina haren alaba Mone Guilcherek
—etnologoa bera ere— aitak idatzitako eskutitza irakurri zuen.
Dokumentuaren akzioak