Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inudeak eta artzaiak

Dokumentuaren akzioak

Inudeak eta artzaiak

Eraiki Dantza Taldeak antolatutako konpartsa otsailaren 19an aterako da Pio XII plazatik

Egilea
Maider Izeta
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Irún
Mota
Albistea
Data
2006/02/01

Hemengo ohiturak berreskuratzeko asmoz, Eraiki Dantza Taldeko kideek ordu arte ahaztuta zirudien ekimena berpiztea erabaki zuten 1999an. «Duela gutxi gorabehera hamabost urte, Euskal Dantzarien Biltzarrak eskolen arteko jaialdi bat antolatu zuen. Eraikiko kideok bertan parte hartu genuen 'Inudeak eta Ar-tzaiak' dantzarekin», jakinarazi zuen taldeko presidente Oscar Lucasek. Ekitaldi hau, hain ezaguna bilakatu den Inudeak eta Ar-tzaiak konparsaren aitzindari izan zen.



Lekukoa hartzen



Ekimen honek azken urteotan eskuratu duen arrakasta ez da egun batetik bestera gertatu izandakoa. Prozesu motel baina tinko baten fruitua izan da gaur egun ezagutzen dugun Inudeak eta Artzaiak konpartsa. «Urte batzuk beranduago, Irungo Atsegiñaren 75. urteurreneko ospakizunean», zioen Oscarrek, «lehen antolatzen zuten Inudeak eta Artzaiak konpartsaren lekukoa hartzea proposatu ziguten». Hala, 1997ko inauterietan, Eraiki Dantza Taldeko kideek Inudeak eta Artzaiak konpartsa antolatu zuten lehenengo aldiz. Urte bat beranduago, «nolabaiteko erreflexioa egin eta 1998ko inauterietan ez ateratzea erabaki genuen. Hala ere, harrera ona izan genuela ikusi genuenez, 1999 urtetik aurrera konpartsa antolatzen jarraitu dugu», adierazi zuen Eraikiko presidenteak.



Ohiturak berreskuratuz



Eraiki Dantza Taldeak helburu finko batekin ekin zion Inudeak eta Artzaiak konpartsaren antolakuntzari. Dantzari hauen xedea, euskal ohiturak berreskuratzea zen. «Hiritarrek festan parte har-tzea nahi dugu. Dantzariez gain, edonor atera daiteke urtero antolatzen dugun konpartsan», esan zuen Oscarrek, «jaia pixkanaka-pixkanaka sendotzen joatea nahi dugu».



Dantzariek aldez aurretik prestatzen dituzte dantzak. Horretarako, otsailaren 11an eta 18an en-tseguak izango dituzte Eraikiko lokalean (Behobia auzoko plazoletan). «Fandangoa eta Arin-arina dantzatzen dugu baita ere, horregatik, dantzariak ez direnentzat entseguak ez dira nahikoak izaten. Baina, edonork parte har dezake pertsonaia gisa».



Inudeak eta Artzaiak konpartsa antolatzeaz gainera, Eraiki Dantza Taldeak Puzka Biltzearen tradizioa berreskuratu zuen 1984 urtean. Ordutik hona, baserriz baserri ibili dira dantzariak puzkak jasotzen. Elikagiak jaso eta gero, Eraikikoak Behobiako lokaletara abiatzen dira janaria prestatzera.





KONPARTSA



Noiz: Konpartsa otsailaren 19an (igandea) aterako da Pio XII plazatik. Dantzariek eta konpartsan parte hartzen duten pertsonaiek Kolon ibilbidea zeharkatuko dute, San Juan plazara iritsi arte.



Parte hartzea: Konpartsan parte hartzeko interesa dutenek otsailaren 5ean, eguerdiko 12:00etan, bilera bat izango dute Eraikiko lokalean (Behobia auzoko plazoletan).





Participar en la comparsa





Los organizadores de la comparsa de Inudeak eta Artzaiak, Eraiki Dantza Taldea, hacen un llamamiento a todas las personas interesadas en participar en esta iniciativa. «La participación está abierta a todos los ciudadanos que quieran salir con la comparsa», indicaban desde Eraiki.



Para ello, los interesados podrán asistir a una reunión que tendrá lugar el domingo 5 de febrero, a las doce del mediodía, en los locales del grupo (situados en la plazoleta de Behobia). Posteriormente, los días 17 y 18 de febrero, a las 16.30 horas, comenzarán los ensayos en el local de Eraiki. La comparsa saldrá el 19 de febrero, a las 12.00 horas, desde la plaza Pío XII. El año pasado fueron más de 250 las personas que participaron en esta actividad.



Las txarangas de Jostallu y Gauerdi acompañarán a las iñudes y artzaiak a lo largo del recorrido. A la 13.00 horas, se hará un representación en la plaza de San Juan.

Dokumentuaren akzioak