Dokumentuaren akzioak
"Interesgarria da euskal dantza beste zentzu batean hartzea; emozioetan konbertituz"
Musikatik eta dantzatik. Bietatik eta biak batuz ernaldu zen Bilaka kolektiboa. Dantzari nahiz musikariek euskal dantzaren esperimentazio bideak urratzen dihardute. Euskal dantza tradizionalaren oinarri diren urratsak, doinuak, sentsazioak€ abiapuntutzat hartu, eta "garaikidetu" egiten dituzte. Zibel Damestoy (Hiriburu, Lapurdi, 1991)eta Ioritz Galarraga (Amasa-Billabona, Gipuzkoa, 1991) taldeko dantzari eta zuzendari artistikoak dira.
Nola jaio zen Bilaka kolektiboa?
Zibel Damestoy: Bilaka kolektiboa 2015ean sortu zen. Gazte talde batek praktikatu eta euskal dantzak eta musikaren praktika sakondu nahi zuen. Beraz, helburua izan zen kolektibo bat sortzea eta dantzariek erabakitzea zer eta norekin egin nahi duten.
Baiona duzue kokaleku eta espazio propioa duzue.
Ioritz Galarraga: Hasieran entseguak toki ezberdinetan egin ziren, baina gero bai lotu ginen espazio bati. Oldeak espazioan lan egiten dugu, arte eskolaren ondoan. Espazio horri lotuta dago konpainia gaur egun.
Dantzari eta musikari taldea zarete, zein da kolektiboaren konposaketa?
Z.D.: Bi esparruetako kideak gaude kolektiboan. Zuzendaritza artistikoan bada musikari bat eta hiru dantzari gara: Ioritz, Oihan eta ni. Beste kide bat arduratzen da musikaren taldeaz: hamar bat dira profesionalak eta beste zenbait kide biltzen direnak, tarteka. Dantzan bostekoa da taldea, baina talde amateur bat dago gurekin lan egiten duena ez egunerokotasunean, baina bai proiektuetan.
Taldearen konposaketa hibridoa izanda, nolakoa da emanaldien sorkun-tza prozesua? Musika eta dantza batera doaz sortzen?
I.G.: Biak batera garatzen dira gure proiektuetan. Sorkuntzak gai baten inguruan lantzen ditugu eta gidoi antzeko bat edukitzen dugu. Musikariek garatzen dute musikalki eta guk mugimendu aldetik, baino gero egia da lana bera elkarrekin egiten dugula. Sortzerako garaian, musikariak eta gu (dantzariak) gauza ezberdinetan oinarritzen gara. Musikariek bereganatzen dituzte guk bila-tzen ditugun sentsazioak edo guk bilatzen ditugu beraienak ere bai.
Lan egiteko modu hori berria da zuentzat? Lehen musika aurre-ezarrita zetorren?
Z.D.: Euskal dantza tradizionalean dena egon da eta dago lotuta musikarekin eta aski konplikatua da musika eta dantza ezberdintzea, eta hori sustatu nahi genuen Bilaka kolektiboan. Beraz, berria da alde batetik sorkuntzak egitea eta bizi-tzea hori guztia, eta hori garaikide-tzea.
I.G.: Lan egin dudan beste toki ba-tzuetan koreografoak oinarritzen ziren aurrez egindako musiketan eta horren gainean sortzen zen emanaldi berri bat. Kasu honetan biak batera joate horrekin elkarlana sendoagoa da. Beste kasuetan gu moldatzen gara guztiz, eta honetan bien artean dago hartu emana. Musikaguk geuk aukeratu ahal izateak gehiago betetzen du lortu nahi dugun hori. Espazio bat eraman dezakegu lortu nahi ditugun egoera horietara.
Euskal dantzak eta abangoardia, sustraiak eta modernitatea€ nola uztar-tzen dituzue bi alorrak?
Z.D.: Oreka kontu bat da. Euskal kulturan oinarritzen gara bai urratsetan edo bai doinuetan musikaren-tzat. Badira ikusgarri batzuk non urrats gehiago dauden, eta beste ba-tzuetan euskal dantza publikoaren-tzat ez da hainbeste agertzen, baina guk badakigu gure sorkuntza denboran euskal dantzaren energia, ariketa,urrats€ baten oinarritu garela. Azken finean, aski zabala.
Nola erabaki zenuten oinarriak horiek izango zirela?
I.G.: Nik uste dut bilatu zela hasieratik dantzariak nahi zuen horretara hurbiltzea. Hortik etorri zela garaikidetze ideia hori bera. Taldekide guztiak gatoz euskal dantza tradizionaletik, denok daukagu apustu hori egiteko asmoa, euskal kulturan jarraitzeko, baina beste bide batzuk uztartuta tradizional horretatik abiatuta.
Z.D.: Usu euskal dantzan pentsatzen dugularik badugu fandangoa edo banangoa edo zerbait non hanka altxatzen dugun buruan, eta interesgarria zen beste sentsibilitate batera ekartzea. Euskal dantza beste zentzu batetan hartzea eta azaltzea; emozioetan konbertituz eta emozioak aipatuz.
Orain zerekin zabiltzate esku artean?
I.G.: Urrian Saioak emanaldiaren estreinaldia dugu; urriaren 16an Lodosan izango gara eta 17an Zangotzan, eta 23 eta 24an Donibane Lohitzunen, besteak beste. Baita estreinatu behar genuen diptiko bat, Basaide eta Hauts, pandemia dela eta atzeratu zaigu azarora.
Zer kontatzen dute dantzaldi berriek?
Z.D.: Saioak da formatu txikiko ikusgarri bat eta egin genuen publikoa intimitate giro batean murgiltzeko eta areto txikietan egiteko. Biziki ongi erortzen da garai hauetan, eta nahi genuen dantzarien barneko galderak aztertu eta landu.
I.G.: Dantzariak berak edo guk erabaki dugunean dantzatik bizitzea horren inguruan sortzen diren galdera guztien inguruko emanaldi bat da.
Z.D.: Inprobisazio anitz ere badu eta aski esperimentala da. Bigarrena, Basaide eta Hauts diptikoa, gizaki eta naturaren arteko harremanaz hitz egiten du. Alde batetik, Basaide kanpoan eta harremana zoru zeru eta gizakien artean. Eta, bigarrena da lurra, Hauts; da harremana lurra eta gizakiaren artean eta nola gizakia lotzen den lurrari, bere lurrari, eta gu geu Euskal Herriari.
Dokumentuaren akzioak