Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ingurutxoaz susmo batzuk

Dokumentuaren akzioak

Ingurutxoaz susmo batzuk

«Hasieran, dantza zirkular itxia zeneko hartan, 'aurrendariak', besteengandik nabarmentzeko, bere exibizio partikularrak sartu ditu. Horrax nola sortu zen aurreskua, gero bere bidea bakarka egin duena».

Egilea
Patziku Perurena
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Iritzia
Data
2008/06/12
1. Dantza zirkular normala, hasierarik eta amaierarik gabea, lurra eguzkiaren inguruan bezalatsu, dantzari guziak biribil itxian bueltaka, eta bakoitza bere baitan. Dan-tza biribil hori itxia zela, ez dut dudarik. Begira gure mairubaratzei, begira Afrikako eta bestetako dantza zaharrei. Labur esan: zirkuluak ez du zentzurik, itxia ez bada.

2. Zirkulu itxi hori, jerarkiaren sorrerak hautsiko zuen: dantzari xaloen artera oilarrasartu eta aurrendarihastean. Oilar hori izan liteke edozein jauntxo: merio, kapitain, abade, markes, indiano, alkate. Urteren burura, esan liteke, danbolin-nagusia izenez iritsi dela guregana... Izen honek berak erakusten du, jadanik, nagusi baten esanera dabilela danboliña. Alegia, sorreran dantza naturala zena, jadanik gizarteko jerarkian integratu eta gidari baten esanera dabilela.

Esan gabe doa, aurrendariak, berez sortu duela atzendaria, simetria hutsez, baina baita, dantzarien sokaren atzeko muturra kontrolatu beharrez ere. Hasierako dantza, zirkulu itxia zenez, ez baitzen inolako kezkarik: dantzak berak kontrola-tzen baitzuen bere burua. Baina, gero ezin. (Horra hor irudi xinple askia, progresoan sinesten duten horientzako. Jerarkiarik lineal perfektuenean baino errexago da zirkuluan gobernatzea. Eta egia zahar horren exenplurik berrienak egungo rotondak genituzke).

3. Hasieran, dantza zirkular itxia zeneko hartan, aurrendariak besteengandik nabarmentzeko, bere exibizio partikularrak sartu ditu. Horrax nola sortu den Aurreskua, gero, dantza zirkular zaharretik banandu eta bere bidea bakarka ere egin duena.

4. Hasieran esibizio horiek jende guziarentzako eginen zituen, nahiz aurrendariak, nahiz atzendariak. Eta artean ez zen emakumerik. Horregatik, «mutildantza», «gizondantza», izen zaharrak. Baina, gero, emakume noble baten aurrean hasiko zenaurrendaria, bere esibizioak egiten: alkatearen andrea, erregerena, kondearen alaba,... Eta atzendariak, imitazioz, jerarkian pittin bat beheragoko emakumeen aurrean, gauza bera eginen zuen.

5. Fenomeno horretxek sortuko zituen gero dantza serbitzariak direlakoak: emakume nobleak, aurrendariaren aurrera dotorezia guziarekin ekarri beharrak. Baina, hasieran seguru nago, aurrendariak eta atzendariak, bakoi-tzak bere exibizioa egin, eta emakume noble horiek, beren lekuetara erretiratuko zirela. Edo lehenago, seguraski, emakumea zegoen lekura iristean eginen zituela bere esibizioak aurrendariak, batere plazara ateratzen ari beharrik izan gabe emakume nobleak.

6. Hurrena, dantzaren osatze (aglutinatze) prozesu honetan, neskak mutilen artera sartu eta, binaka dantzatzen, zubiak egiten eta beste hasiko ziren, hasierako dantza zirkular xinple hura guziz nobletuz, eta jende halamoduzko guzia bazter utziz. Zubiak xede hori zuela esan ohi da.

Hala, prozesu horretan, izen desberdinak hartzen eta uzten joan da dantza, gaurko Ingurutxo honetara ailegatu arte. Baina, bideko izen guziak ez dagozkio dantza berberari: gizon dantza, artean emakumerik ez zenekoa; aurreskua, hasierako sokadantza itxia eten eta aurrendaria bere filigranak egiten hasi zenekoa; dantzaundia (Goizuetan usarioz deitzen ziotena) haundikiz eta emakumez ere hornitu zenekoa.
Honekin guziarekin, esan nahi nuen, Saldisko Zortzikoxaloa, Leitzako Ingurutxoapainduaren aitona xaharra dela. Izanak izan, izena bera, Ingurutxoa, hagitz xuri eta berri iruditzen baitzait; inondik ere, XX mende hasieran gure garbizaleek sortua. Orixek berriz Dantza Nagusia izenez bataitu zuen handik 50 urtera, Goizuetan aspaldiko usarioz Dantzaundia zena. Nik beti esaten dut, izanik ederrena Lei- tzari zor diola, eta izenik ederrena Goizuetari.

Hagitz dantza interesgarria da. Izen eta izan, ongi aztertzea merezi duena. Ez baitugu beste dantzarik, euskaldunon 300-400 urteko gutiuste/haundinahi konplexuon prozesua, dantza honek bezain ongi biltzen duenik. Zergatik gauzak sofistika-tzeko grina hori, nobleago direlako ustean? Zergatik ez dantzatu lurrak eguzkiaren inguruan bezala? Ba ote da deus nobleagorik, geure burua gobernatzen ikasteko? Baiezka eta ezezka, baina, atzenean beti galdezka, aditu finen esku uzten dut, urte askotako nire suma eder honen hazia.
Ingurutxoaz susmo batzuk

Dokumentuaren akzioak