Dokumentuaren akzioak
Indartsu hasi da Alkartasunaren hamabostaldia
Hasi da Alkartasuna euskal dantza taldearen kultur hamabostaldia. Larunbat arratsean ikuskizun handia eman zuten egungo taldeko kideek nahiz izandakoek Gure Zumardian, aurretik Antxotik desfilea egin eta gero. Ederra izan zen belaunaldi ezberdinetako dantzariak elkarrekin oholtza partekatzen ikustea.
Atzo eguerdian, berriz, txikienen txanda izan zen. Gure Zumardiko oholtzan berriz ere ikasturtean ikasitakoa azaldu zieten antxotarrei, harro. Ondoko irudiak bi ekitaldi horietakoak dira.
Beherago, kultur hamabostaldiaren barruan dauden beste ekitaldien zerrenda dago.
Dokumentuaren akzioak