Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauteria lehertu da Lizartzako kaleetan

Dokumentuaren akzioak

Inauteria lehertu da Lizartzako kaleetan

Dantzari eta txantxoak baserriz-baserri atera ziren puska biltzen

Dantzariak, txantxoak eta mozorroak izan ziren protagonistak atzo Lizartzako inauterietan. Goizean goizetik dantzari eta txantxoak baserriz-baserri atera ziren puska biltzen. Herritarrak eguerdian gehitu ziren inauterira, mota guztietako mozorroekin. Punkiak, garbitzaileak, sukaldariak, pailazoak, tigreak... denetik izan zen.
Egilea
Yarza
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2019/02/24
Lotura
Diario Vasco

Guztiek elkarrekin egin zuten kalejira plazaraino bazkariaren aurretik gurdiekin batera. Eguraldi ona lagun, plazan bertan egin zen aurten mozorroen bazkaria. Arratsaldean, berriro ere kalejira egin zuten eta iluntzean sagardo-dastatzea eta taloak izan ziren guztientzako.

Inauteri dantzak plazan

Gaur goizean meza nagusia izango da 11:00etan eta ondoren hamaiketakoa eskainiko da plazan. Eguerdian dantzariak puska-biltzen ibiliko dira mozorro eta gainerakoekin batera. Puska-biltzea amaitutakoan Inauteri dantzak eskainiko dituzte plazan Otsolar dantza taldeko kideek. Jarraian, inauteri-bazkaria izango da pilotalekuan, txarangak alaiturik.

Bazkalondoren, zozketak egingo dira eta segidan Txan Magoak 'Inpernutik datorren artista bat naiz ni' ikuskizuna eskainiko du. Inauteri jaiak amaitzeko 'Ijitoa' erreko da plazan 19:30ean.

Pailazo, punk, sukaldari, garbitzaile eta beste hainbat mozorro ikusi ziren kalejiran eta denek umore onez ospatu zituzten Inauteriak. / YARZA

 

Pailazo, punk, sukaldari, garbitzaile eta beste hainbat mozorro ikusi ziren kalejiran eta denek umore onez ospatu zituzten Inauteriak. / YARZA

 

Dokumentuaren akzioak