Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Inauteri giroa baserriz baserri

Dokumentuaren akzioak

Inauteri giroa baserriz baserri

1984ean berreskuratutako Puska Biltzean zazpi taldek parte hartuko dute asteburu honetan

Egilea
Maitane Olaizola
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Irún
Mota
Erreportajea
Data
2006/02/25

1984ean Irungo Zabalo familia eta Meaka auzoko beste pertsonen eskutik ospakizun honen berri jakin zuten Eraiki Dantza Taldeko zenbait kidek. «Badirudi guda aurretik ospatzen zela Puska Bil-tzea eta ondoren ohitura hau debekatu egin zela», azaldu du Eraikiko Óscar Lucasek.



Jantziak prestatu



Puska Biltzeari buruzko informazioa biltzen hasi eta ospakizun honen nondik norakoak jakin zituzten. «Pertsona desberdinekin hitzegin eta ospakizuna berreskuratzea erabaki zen», adierazi du Lucasek. «Zenbait argazki ikusi eta jantziak nolakoak ziren egiaztatu genuen». Orduantxe arropak prestatzen hasi eta Ostiral Meharrerako prest edukitzea lortu zuten.



Nesken jantzia zinta batzuez apaindutako Poxpolina jantziaren antzekoa da. Mutilarena, berriz, alkandora eta galtza zuriak zinta gorri eta urdinek erronboak osatzen dituztela. Bai neskek baita mutilek ere txintxarriz apainduta eramaten dituzte galtza eta alkandorak. «Laguntzailea da txintxarririk eramaten ez duen bakarra», azaltzen du Lucasek. Laguntzaileen multzoa trikitilariak eta saskiak, burduntziak, erratza eta astoa eramaten dituztenek osatzen dute.



Azkenik, 1984ko martxoaren 3an, Inauteri Larunbatean, ospatu zen Puska Biltzea. Urte horretan Kemen Dantza Taldeak ere parte hartu zuen. «Ikastolako haurrekin irten zen, baina trajerik gabe. Arropak bi urte beranduago lortu genituen eta orduan helduen taldea atera zen», azaldu du Kemeneko Eder Valladaresek. 1986. urtean Ibarla Meaka Dantza Taldea ere atera zen Puska Biltzean. «Meaka Dantza Taldea betidanik atera izan da baserriz baserri. 12 urte nituenetik ibili naiz, beraz, egin ezazu kontua», dio Peio Urtxegik.



Lehenengo esperientzia guztiz positiboa zela ikusita, ordutik gaur egun arte hiru taldeek ez diote ateratzeari utzi. Eta geroz eta talde gehiagok laguntzen dute, egunotan, Zabalo familiak transmititutako ohiturak xehetasun guztiz errespetatzen.



Astoaren betebeharra



«Ibilaldi guztian zehar asto bat eramaten dugu, jasotzen den guztia eraman ahal izateko. Hala ere, ez dago oso argi lehen astoa erabiltzen zuten ala ez», dio Lucasek. Honek ere bere jantzia du: «Laztozko txanoa, isatsean lazo gorri bat, lepoan urdina eta bizkarrean bi saski», azaldu du Lucasek.



Baserri guztietan egiten diren dantzak Fandangoa eta Arin-arina dira. Baserrira iritsi bezain laster, ataria ekortzen dute bertan eroso dantza dezaten. «Izpiritu gaiztoak uxatzeko egiten zen antzinean», azaltzen du Urtxegik. Normalen, kalejira batez amai-tzen da eta dantzariak badoazen bitartean laguntzaileak baserritarrek emandakoa jaso eta hauekin pare bat hitz egiten dituzte.



«Arraultzak, txorizoa, gazta, sagardoa, ardoa... Denetatik jasotzen dugu», dio Valladaresek. Azkenik, afari edo bazkari bat egitea Puska Biltzearen helburuetako bat da.





EGITARAUA

Gaur: Ibarla Meaka Dantza Taldea auzoko baserrietan barrena ibiliko da 9:00etatik aurrera; Eraiki, Bidasoa eta Behobia auzoetan (10:00); Txorimaloak Soinu Taldea Anakan barrena ibiliko da baserriz baserri (10:00etan). Azkenik, Lurhaiz Trikitixa Taldea Ventas auzotik egongo da (10:30etan).



Bihar: Egoipar Meaka Dantza Taldea, Meaka auzoan ibiliko da baserriz baserri goizeko zortzi eta erdietatik aurrera; Ordu berean Meakako Adixkideak Arbesko plazatik irten eta Meaka auzoan barrena ibiliko dira; Kemen Dantza Taldea, ordea, bederatzietan hasiko da Olaberriako baserriak bisitatzen.



Taldeen partaidetza eta baserritarren harrera «ezin hobea» da urtez urte

M.O./



IRÚN. DV. Orain dela hogei urte berreskuratu zuen Eraiki Dan-tza Taldeak Puska Biltzea. Ordutik geroz eta jende gehiagok parte hartzen du.



Hasieran hiru talde besterik ez ziren arren, egunotan zazpi dantza eta soinu talde egongo dira baserriz baserri inauteri giroa zabaltzen. Gaur, Ibarla Meaka Dantza Taldea, Eraiki Dantza Taldea, Txorimaloak Soinu Taldea eta Lurhaiz Trikitixa Taldea arituko dira. Bihar, berriz, Egoipar Meaka Dantza Taldea, Meakako Adixkideak eta Kemen.



«Urtez urte, baserriko jendea gure zain egoten da, ea noiz iri-tsiko garen. Ilusio handia egiten die, ez baitituzte bisita asko jasotzen normalean», azaldu du Lucasek. Olaberria auzoan gauza bera gertatzen da: «Harrera ezin hobea egiten digute. Baserri berdinak bisitatzen ditugu beti eta urteen poderioz Kemen Dantza Taldea oso errotuta dago auzoan», dio Valladaresek.



Beraz, sekula ez dira esku hutsik irten baserrietatik. «Meakako baserrietan, normalean jende bera bizi da, baina noizbait topatu dugu jende berria. Arrituta galdetzen dute zertan ari garen eta guk gustora azal-tzen diegu ohitura zertan da-tza», adierazten du Urtxegik.



Orain horrela gertatzen ez den arren, lehen, esku utsik joan baino lehen, laguntzaileak ez ziren oilotegitik oso urrun ibil-tzen, «hala ere, orain oso formal portatzen gara», dio Lucasek.

Dokumentuaren akzioak