Dokumentuaren akzioak
Inauteri eta Santa Ageda ospakizunak prest
Larunbatean inauteriak ospatuko dituzte eta igandean, berriz, koplak kantatuko dituzte
Larunbateko ihote ospakizunak majo gosaltzen hasiko dute. Menuan, tripotxak. Txapel Azpin hamaiketakoa egin eta gero segizioa kalejiran abiatuko da. Hura osatzen dutenek guztiz txuriz jantziko dira. Bizkarraldean koloretako zintak izanen dituzte eta gerriko gorria. Koloretako zintak dituen txanoarekin estaliko dute burua. Kalejirak eta segizioak ezkongai diren emakumezkoen etxeetan gelditu eta ezpel adartxoz egindako paxoak utziko dituzte.
Kalejira elkartean despedituko da eta han mozorro bazkaria eginen dute. Iluntzen hastearekin batera, 18:00ak aldera, guztiek mozorro kalejira eginen dute eta eurekin Atxun Zarkoa izanen da. Gaixoak ez du jakinen sutan bukatuko duela. Ihote ospakizuna afari ederrarekin despedituko dute.
Santa Ageda bezperan, igandean, 17:30ean, txokolate jana eginen dute elkartean eta, ondoren, koplak kantatuko dituzte.
Dokumentuaren akzioak