Dokumentuaren akzioak
«Ilusioa eta urduritasuna sortzen du zure herriaren aurrean dantzatzeak»
Anoetako dantza taldean hasi, Ibarrako Alurrera ondoren eta duela lau urtetik Haatik konpainian dabil Anne Jauregi (Anoeta, 1992). Amaiur Luluaga herritarrak egin duen bide bera egin du eta Itsas lapurrak ikuskizunarekin herriko plazan ariko dira biak, la
Nola sortu zitzaizun Haatik konpainian parte hartzeko aukera?
Amaiur eta biok, txikitatik, Anoetako dantza taldean ibili gara eta hemendik Alurr dantza taldera joan ginen. Bertako irakasleak, Aiert Beobidek, bere dantza taldera joatea proposatu zigun. Duela lau urtetik gabiltza, beraz, Haatik konpainian. Egunero gauza berri asko ikasteko aukera ematen digu.
Nongoak zarete taldekideak?
Gehienak Tolosaldekoak gara. Ibarrakoak, Villabonakoak, Tolosakoak. Guztira, hamar dantzari gara –lau mutil eta sei neska– eta Itsas lapurrak emanaldian zortzik hartzen dugu parte.
Noiz estreinatu zenuten ‘Itsas lapurrak’ ikuskizuna?
Lehen aldiz iazko udan eskaini genuen Orion. Portuan eman genuen eta oso esperientzia polita izan zen, kostaldeko herri batean eskaini genuelako. Bilboko kalealdian ere izan ginen. Ustaritzen eta Andoainen ere erakutsi dugu Itsas lapurrak.
Zuen herrian arituko zarete larunbatean.
Ilusioa eta beste alde batetik urduritasuna sortzen du horrek. Gertuko jendea inguruan edukita, horrek errespetua eta tentsioa sortzen dizu barruan. Baina gogo handiekin gaude.
Zer da dantza ikuskizun honetan kontatzen duzuena?
Izenak esaten duen bezala, itsasoarekin bizi izan dugun harremana esplikatu nahi izaten dugu. Dantza tradizionalaren kutsua galdu gabe, berritu egiten dugu eta pauso berriak eta ezberdinak sartzen ditugu. Oso emaitza polita geratzen da. Emanaldia kalean egiteko pentsatuta dago eta ordu erdi inguru
irauten du. Ikuskizunak garai hartako sinesmenak eta orduko giroa azaltzen ditu eta horretarako lan izugarria egin duRamon Garciak, arropak egiten dizkigun jostunak. Oso ikusgarriak dira.
Denbora asko ematen al duzue entseatzen?
Lan asko dago atzetik, entsegu ordu asko eman ditugu ikuskizun hau prestatzen. Orain, gainera, DSS16 dela eta beste emanaldi batekin gabiltza eta buru belarri ari gara prestaketa lanetan.
Herriko dantza taldean ere irakasle zara.
Anitz dantza taldean ere aritzen gara irakasle bezala eta proiektua aurrera ateratzeko lanean ere bagabiltza. Gure ikasle horietako batzuk, larunbatean plazan izango dira gu ikusten eta horrek errespetua ematen du. Baina pozik nago. Jende guztia animatuko nuke, emanaldi berezia eta polita delako.
Dokumentuaren akzioak