Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ihoteak berreskuratuz

Dokumentuaren akzioak

Ihoteak berreskuratuz

Komunikabidea
Diario de Noticias
Mota
Albistea
Data
2008/06/02

Orohar DVDak 6 zati ditu, eta bilera horretaz gain, 1973 edo 1974. urteko inauteriak azaltzen dira, Agustin Aranburuk berak super ocho- arekin grabatu baitzituen eta zati honek ahotsik ez duenez, berak azaltzen du bertan ikus daitekeena. "Urte horretan baserrietan elurra egin zuen eta Musungo belatxoan azaltzen gara, baita herrian ere", dio Aranburuk. Ondoren, 2002. urtetik hasi eta 2008. urte bitarteko inauteriak bildu ditu Aranburuk, eta zati hauetan herriko guardiak ikusten dira (inauteriek izan duten aldaketa nabarmenena hau izan delarik), baita baserriz baserri eskean nola ibiltzen diren.

Aranbururen ustez inauteriak "ikaragarri" aldatu dira 30 urte hauetan. "Garai hartan DVDan ikusten da gehienak txapelarekin gabiltzala eta orain jada ez da apenas txapelik ikusten, aurten pixka bat gehixeago ikusi diren arren". Aranbururen ustez, "gaur egun eskea luzeagoa da eta baserri gutxiago bisitatzen dira. Lehenago sartu-atera bat izaten zen, dantzaldi bat eta aurrera jarraitzen genuen, baina orain zenbait etxetan edari asko ateratzen dizkizute eta jateko asko. Lehenago tortilla, txistorra, ardoa eta kafea ateratzen zizkizuten". Garai hartan 38-40 lagun inguru ateratzen ziren, "orduan ez zen inor ateratzen behin ezkonduz gero, soinu-jotzailea ez bazen, eta orain berriz, neskak, mutilak, ezkonduak... denak ateratzen dira, gainera askoz ere umore hobearekin ibiltzen dira oraingo gazteak, denak barrez, festa egiten. Nire iruditua da baserri batetik bestera ibiltzen direla taberna batetik bestera ibiliko balira bezala, hemen tragoa egin, han bokadiloa, han pintxoa...". Bitxikeri bezala, DVDaren bigarren zatian 1917. urteko udal ordenantzak ikus daitezke, eta argi eta garbi irakurri daiteke debekatuta zegoela norbaiti mozorroa kentzea edo mozorroturik zegoen norbaiten izena esatea. DVDan ere atsaureen txapelak nola egin azaltzen du Aranburuk.

Joan den urteko uztailean egindako bilera horren ondoren, beste zenbait bilera egin zituzten, atsaureen kalejiraren eguna zehazteko, besteak beste, eta txapelak nola egin azaltzeko. Honetarako ere tailer bat antolatu zuten, kalejiran parte hartu nahi zutenek bere txapela egiten ikas zezaten. Halere, Aranburuk berak hainbat txapela egin zituen. Ihoteetako kalejiraren ondoren, amaitu berri den Kultur Astean atsaureen inguruko erakusketa jarri zuten batzar aretoan, herritarrek gogoan izan dezaten, eta Kultur Astearekin batera Agustin Aranburuk Leitzeko ihotek izeneko DVDa argitaratu zuen. Aranburuk aurten egin duten kalejirarekin "pozik" dagoela azaldu du. "Gerra ondorengo garaiak ez ziren atsauretzeko modukoak", dio Aranburuk, "halere urteren batean batzuk atsauretu omen ziren eta guardia zibilak atxilotu omen zituzten. Ondoren, 1980tik 1983ra atsauretu omen ziren, baina ordundik aurrera ez". Hurrengo urtean berriro ateratzeko asmoa azaldu du Aranburuk. "Aurrera atera behar dugu hori, baina hurrengo urterako irrintzilariren bat edo beharko dugu. Duela urte asko Altzu aldetik irrintzika etortzen omen ziren eta izugarrizko sarrera egiten omen zuten herrian". DVDan txapelak nola egiten diren ikus daitekenez datorren urtean jende gehiago aterako dela dio.

DVDak Maimur eta Astizen eskuratu daitezte, eta oraingoz 80 ale inguru saldu ditu.

Imagen

Agustin Aranburu.

Dokumentuaren akzioak