Dokumentuaren akzioak
Igartzako dantzarien ezpata-dantza, bizi bizirik
Larunbatean ospatu zuten Igartzako Ezpata-Dantzarien Kofradiaren egun handia Beasainen
Larunbat eguerdian, 12.00etan, hasi zuten egun handia dantzariek. Lehenengo, Udaletxean bandera jarri zuten eta jarraian, herriko kaleetatik barrena Igartzako multzo historikora arte segizioan joan ziren. Buruzagiak, zaldikoa, banderariak, dantzari azkendariak, txanbolinteroak zein musikariak parte hartu zuten dantzaren jaialdi honetan, eta erraldoiak izan ziren desfilea ixten joan zirenak.
Euriak ere izan zuen bere protagonismoa. Izan ere, dantzari guztiak Igartza jauregira iristearekin batera euri zaparrada handia bota zuen. Hala ere, ez zen nahikoa izan parte hartzaileak gelditzeko eta euria goian-behean egin zuen arren, irribarreak nagusi izan ziren dantzarien artean. Zaparradaren ostean, gainera, zerua argitu egin zen.
Aurtengo kasuan, gainera, gonbidatu berezia izan du beasaingo Igar-tza Ezpata-Dantzariaren Kofradiak. Hain zuzen ere, Kataluniako Rubi herriko Esbart Dansaire taldea erraldoaik itxi zuen segizioa. 40 dantzari eta musikarik osatzen duten taldea da, 1923an sortua eta Kataluniako zaharrenetakoa eta ezagunenetakoa. Hainbat sari ere jaso ditu talde honek haien dantzen kalitatea, ikusgarritasuna eta alaitasuna delako. Hala, larunbatean aukera paregabea izan zuten inguratu ziren guztiek aspaldiko dantzez gozatzeko eta Igartza ingurua dan-tzariz josita ikusteko.
Hainbat korrikalari, tartean Elena Calvillo beasaindarra, Hirumuga menditik barrena.
Dokumentuaren akzioak