Dokumentuaren akzioak
'Igartzako brokel dantzarien kofradia' sortu nahi dute Beasainen
Dantzariak Igartzan batu nahi dituzte irailaren 9an. Astelehenean hasiko diren entseguetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko
Igartza multzo historikoan kokatu nahi dute Igartzako brokel dan-tzarien kofradia deitu duten "tradizio berria". Astearte iluntzean aurkeztu zuten egitasmoa Aurtzakaren izenean Mikel Sarriegi eta Izaskun Salazar dantzariek. "Irailaren 9rako prestatu nahi dugu, auzo horretako jaiekin bat eginez", azaldu zuten. Denbora gutxi gera-tzen dela, animatu eta parte hartu nahi dutenei izena ematen hasteko eskatu zieten.
"Igartzako eraikinak berritzen ari diren honetan, protokolo eta erritual bat berreraikitzeko proposamena da gurea, ondarea eta ingurua aberasteko, tradizio eta antzinateko denboraren ezagutzak eskaintzen dizkigun eskema erabiliz, gaurko gizartean txertatuta", agertu zuen Sarriegik.
Horrela, aurten abiatu eta iraileko bigarren igandean, urtero, egun horretarako propio prestatzen ari diren dantza plazaratuko dute. Honekin batera izango dira Euskal Herriko hainbat herritan horrelako festa janzteko erabiltzen diren osagaiak. Esaterako, prozesioa, meza eta bestelakoak.
Helburuak bat baino gehiago dira. Hauen artean, Igartza multzoari balio erantsia ematea, herrian an-tzemandako dantza gogoari eran-tzutea, dantza tradizioa osatu eta indartzea, herriko taldeen funtzioa sendotzea, dantza ereduak proposatzea eta emakumezkoen paperari lekua ematea.
Izena emateko deia orain zabaldu badute ere, Aurtzakakoak aurretik ari dira egitasmoarekin lanean, koreografia, musika eta jantziak baitira propio sortu behar direnak. Dena dela, ez da ezer arrotzik izango, esan bezala, tradizioan oinarrituko da eta. Erabakita dute Ezpata dantza , Zortzikoa eta Trokel dan-tza k landuko direla.
Aurtengo deia dantzari eta dan-tzari ohiek zuzendua dago. "Guk urteroko konpromisoa hartuko dugu, baina dantzari ohiei bi urtean behin deituko diegu, ez nekatzeko. Dena dela, urtero ari-tzeko ere ez zaizkio inori ateak itxiko", azpimarratu zuen Sarriegik.
Aurkezpenean, Eibarko Kezka taldeko Oier Araolaza Arraten sortutako tradizioaz aritu zen. Horretarako jarraitutako irizpideak eta emandako pausoak azaldu zituzten.
Bertan izan zen baita Juantxo Agirre, Igartzako batzordearen eta Beasaingo Udalaren izenean. Aurtzakaren egitasmoa bi erakundeek "oso begi onez" ikusi dutela agertu eta orain multzoari "bizitza berria" sortu zaiola aipatu zuen.Araolaza, Sarriegi, Agirre eta Salazar ekimenaren aurkezpenean.argazkia: a.i.
Dokumentuaren akzioak