Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Igandean hasiko dira Zuberoako maskaradak

Dokumentuaren akzioak

Igandean hasiko dira Zuberoako maskaradak

Lau hilabetez eskualdeko 14 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen Sohüta-Hokiko gazteak

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2016/01/06
Lotura
Diario Vasco

Igande honetan, urtarrilak 10, egingo dute 2016ko maskaraden lehen agerraldia Sohüta-Hokiko gazteek. Lau hilabetean Zuberoako 14 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen. Battita Berrogain ari da errejenta lanetan maskaraden prestaketak gidatzen eta aitzindarien dantza irakaslea, berriz, Julie Ahaspe izaten ari da. 2003an eskaini zituzten azken aldiz maskaradak Sohütarrek, beraz, 13 urte ondoren belaunaldi berria gogotsu izango da beren inauteriarekin Zuberoa korritzeko.

Buhame andereak, txorrotxon ordez arituko diren artzaiak eta hartza izango dira aurtengo berezitasun batzuk. Maskaradetan ez da maiz ateratzen Hartza, baina Sohütako maskaradetan ohikoa izan ohi da. 38 lagun dira guztira aurtengo maskaraden taldea osatuko dutenak, eta horien artean bederatzi dantzari izango dira: bi txerrero, bi gatüzain, bi kantiniersa, bi zamaltzain eta entseniaria. Bestalde, Kerestuen ofizioa goizeko barrikaden bukaeran egingo da, eta arratsaldeko saioan ostera ez.

Egutegia

• Urtarrilak 10, igandea: Sohüta

• Urtarrilak 17, igandea: Ezpeize

• Urtarrilak 24, igandea: Muskildi

• Urtarrilak 31, igandea: Iruri

• Otsailak 07, igandea: Maule-Lextarre

• Otsailak 14, igandea: Urdiñarbe

• Otsailak 28, igandea: Arrokiaga

• Martxoak 06, igandea: Mitikile

• Martxoak 13, igandea: Idauze

• Martxoak 20, igandea: Santa Grazi

• Martxoak 27, igandea: Barkoxe

• Apirilak 03, igandea: Aloze

•Apirilak 10, igandea: Hoki

Sohütako maskaradako aitzindariak.
Sohütako maskaradako aitzindariak. / OIER ARAOLAZA/dantzan.com

Dokumentuaren akzioak