Dokumentuaren akzioak
Igandean estreinatuko dute Pierra Lhande pastorala
Aurtengo pastorala berezitasun batekin jiten da, Annick Coulon Renaud idazleak frantsesez idatzi baitu Pierra Lhanden bizia kontatzen duen trajedia. Ondotik, euskarara itzulia izan da. Jean-Pierre Recalt errejentak Xiberoko Botza irratiari erran dionaz “arrangura handiena eta luzeena izan da testu eta kantu guztiak euskarara itzultzea”, baina bere ustez “ontsa joan da eta ontsa eginik izan da”.
Dena den arizaleak prest bezala dira, nahiz -ohikoa den bezala- joan den igandeko mustrakan hutsak ikusi ziren. Igandean mezaren ondotik karrika itzulia eginen dute, pastoraleko jantziekin, eta pastorala bera 15:00etan eskainiko dute ikastolek prestatu bazkariaren ondotik.
Joan den igandeko mustrakan, pastoralean emanen den tangoa dantzatzen. Allande Sokarros
Beñat Larrori, pastoraleko süjeta eta Xiberoko Botza irratiko langilea:
Dokumentuaren akzioak