Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ibarrako 'Arin-arinetatik', Txantreako 'Ttun-ttunetara'

Dokumentuaren akzioak

Ibarrako 'Arin-arinetatik', Txantreako 'Ttun-ttunetara'

Txantreako Axular Kaskallueta Dantza Taldearen aurkezpenean parte hartu zuten igandean Ibarrako Alurr Dantza Taldeko haurrek eta gazteek.

Egilea
Iratxe Etxebeste
Komunikabidea
Tolosaldean Egunero
Tokia
Ibarra
Mota
Albistea
Data
2003/02/11

Halaxe eman zion, igandean, Itziar Arangurenek Txantreako (Iruña) Axular Kaskallueta Dantza Taldeko aurkez- pen ekitaldiari hasiera.



Axular Ikastolako eta Eunate Institutuko berrogeita hamar bat haur eta gazte aritu ziren taldearen aurkezpen ekitaldian dantzan, eta horiekin batera ziren Ibarrako Alurr Dantza Taldeko haurrak eta gazteak ere; beste hogeita hamar lagun inguru.



Eguerdia bitarte kalean jardun zuten txikienek plazatik plazara dantza saioak egiten, eta trikiti doinuez batera, kalejira ikusgarria egin zuten ehunka lagunek. Bazkalondoko jaialdian, ordea, gazteek eman zuten zeresana; Edu Muruamendiarazen ikasleek eskaini zituzten koreografiek ikusmin handia sortu zuten iruindarren artean.



Axular Kaskallueta Dantza Taldearen aurkezpen eguneko helburuen artean, bat nagusi: «Gurea guretzat izan dadila, eta ikusten duzue; esan eta izan. Gure auzo honek zeukan hutsunea betetzera goaz oraintxe: une honetan hasten da gure historia». Ederki hasi ere, nafarrek eta gipuzkoarrek eskainitako dantza saioez gain, txalapartaren doinuek eta zanpantzarren erritmoek jantzi baitzituzten Txantreako kale bazterrak eta kiroldegiko harmail hotzak.



«Euskal dantzek politikoek lortu ez dutena lortu dute: garai bateko zazpi Euskal Herriak eta egungo seiak bakarrean bihurtzea. Tuterako Jotatik Bizkaiko Matelotara, Luzaideko Martxatik Gipuzkoako Zortzi-koetara, Lizarrako Larrain-dantzatik Arabako Elziegora eta Iparraldeko Musikoetatik Txantreako Ttun-ttunera. Horiek guztiak, eraso guztien gainetik izen bakar baten pean bizi dira: euskal folklorea».



Euskararen eta euskal folklorearen alde lan egiten ari direlako eta auzoan dantza taldea indartu nahi zutelako egin zuten, igandean, Txantreakoek festa. Ibarrako Arin-arinek orduan egin zuten bat Txantreako Ttun-Ttunekin. Hurrena herrian elkartuko dira berriro, Txantreakoak Ibarrara etortzen direnean. Euren historia bai, baina Ibarrakoekiko harremana ere orduan hasi zelako.

Dokumentuaren akzioak