Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka https://uztarria.eus/azpeitia/1686837090219-azpeitia-dantzaneko-ikuskizunetarako-sarrerak-eskuragai-daude

Dokumentuaren akzioak

https://uztarria.eus/azpeitia/1686837090219-azpeitia-dantzaneko-ikuskizunetarako-sarrerak-eskuragai-daude

Komunikabidea
Ataria
Tokia
Tolosa
Mota
Albistea
Data
2023/06/13
Lotura
Ataria

Bi kasuetan Tolosako artistak bere azken lana erakutsiko du, Liam Ó Maonlaí musikariarekin sortu duen bigarrena. Ekainaren 15ean Parisko (Frantzia) Irlandar Kultur Zentroan arituko da, eta 17an Borrisen (Irlandan) izango da.

Amaia Elizaran dantzari eta koreografo tolosarrak Frantziara eta Irlandara eramango du 'Ihir' dantza eta zuzeneko musikako bere azken pieza datozen egunetan. Artista tolosarrak Liam Ó Maonlaí musikari irlandarrarekin batera egindako lan hau Parisen erakutsiko du ekainaren 15ean. Ondoren, gauza bera egingo du ekainaren 17an Borrisen (Irlanda) ospatzen den ‘Idazketa eta ideiak’ jaialdian. Ekitaldi honetan, Richard Ford, Ian Mcewan, Bernardine Evaristo, Warren Ellis eta Imelda May bezalako artistek ere parte hartuko dute, beste askoren artean. Bi data hauek eta gero, Euskal Herrian, Alemanian, Frantzian eta Irlandan zehar bira egingo du konpainiak udan.

Amaia Elizaranen bakarkako lana da Ihir, Liam Ó Maonlaík asmatutako soinu-errepertorioa lagun duela. «Lana espazio berezietan plazaratzeko pentsatuta dago, hala nola museoak, klaustroak, elizak, anfiteatroak edota kalea bera. Piezan, harpa zeltaren erabilera eta musikariaren ahotsak bat egiten dute Elizaranen mugimenduekin, antzezpen bakoitzean giro bakar eta berezia sortuz. Izan ere, iraupen eta espazio eszeniko desberdinetara egokitzeko aukera duen lana da Ihir», adierazi dute.

Dantzari eta koreografo tolosarraren zazpigarren sorkuntza originala da Ihir. «Ikuskizun honen bidez, Amaia Elizaranek esperientzia iradokitzailea sortzen du, irudi boteretsuak eta paisaia indartsu deigarriak eta eszena mantso eta delikatuagoak tartekatzen dituena. Inprobisazioan oinarritua, pieza hau amaigabea eta betierekoa bezalako kontzeptuak bereziki aztertzen dituen bidaia emozionala da. Ihir Arimaren jarraipen logikoa da, bi kolaboratzaile hauek indarrak batu zituzten eta nazioarteko proiekzioa izan zuen lehen sorkuntzaren jarraipena», gaineratu dute.

Amaia Elizaran tolosar dantzari eta koreografoa da, dantza garaikideko zazpi pieza original sortu ditu eta hainbat proiektutan parte hartu du azken hamar urteetan. 1992an jaio zen Tolosan (Gipuzkoa) eta dantza garaikideko espezialitatean graduatu zen Mariemma Dantza Kontserbatorio Profesionalean. 2013an graduatu zenetik James Wilton, John Ross, Jessica Kennedy, Adam Russel, Iker Arrue, Jon Maya, Iris Heitzinger, Hilde Koch eta Judith Argómaniz koreografoekin ere lan egin du, besteak beste. 2015ean, bere proiektuetan lan egitea erabaki zuen eta Amaia Elizaran konpainia sortu zuen. Gaur egun 200 aldiz baino gehiagotan interpretatu ditu bere piezak hainbat herrialdetako ikusleen aurrean.

Dokumentuaren akzioak