Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hogeita bederatzi urte dantzan

Dokumentuaren akzioak

Hogeita bederatzi urte dantzan

Aurtzaka dantza taldea 1979 urtean sortu zen eta ordunik urte asko igaro arren, hasierako gogoa mantentzen jakin izan dute. Azken urteetan euskal dantzaren ordezkaritza munduan zehar eraman dute

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2008/01/20

Egun, 180 pertsona inguruk har-tzen dute parte taldean eta horietatik 140 herriko haurrak dira, Aur-tzakak bere lokalean dantza eskola bat baitauka martxan. Astero-astero zazpi irakaslek gaztetxoenei beren lehenengo pausoak irakasten dizkiete euskal dantzaren munduan, "dantza egitea gustatzen zaidalako etortzen naiz, gaur klasean fandagoa eta arin-arina praktikatu ditugu" azaldu du zortzi urte dituen Aritz Aldasoro ikasleak.

Herri mailan, taldeak Udaleko Kultura batzordearekin hitzarmen bat dauka sinatua, Beasainen egiten diren hainbat ekitaldi aurrera eramateko. "Urtero errepikatzen ditugun aktibitateak daude, adibidez, Udazken Kulturalean saioa eskaintzen dugu, Beasaingo dan-tzari txiki eguna antolatzen dugu eta Olentzeroren egunean ere emanaldia eskaintzen dugu besteak beste" azaldu du Jaione Barandiaran taldeko kideak.

Bestalde, Euskal Herrian eta gehien bat Beasain inguruan hainbat dantza saio eskaintzen ditu urtean zehar Autzakak. "Duela lau urte 25. urteurrena ospatzeko Goierriko dantzen azterketa moduko bat egin genuen eta hor ateratako emaitzak kontuan hartuz ikuskizun bat sortu. Hau, Ataunen eta Seguran eskaintzeaz gain beste hainbat herritan ere egin izan dugu", azaldu du Mikel Sarriegik.

Taldearen helburuetako bat herri mailan egon den dantzarekiko lotura mantentzea izan da. "Noizbait dantza egin duen portzentaia altua dago Beasainen eta jende hori ere puntualki bada ere inguratzea gustatuko litzaiguke. Adibidez, 25. urteurrena ospatzean deialdia egin genuen herrian eta 300 pertsonak hartu zuten parte azkenean. Halere, zerotik hasi nahi duenarentzat ere badugu tokia taldean," azaldu du Mikel Sarriegik.

Azken urteotan maiz entzun da Euskal Herrian zehar, dantza taldeak krisi moduko batean daudela sartuak. "Beti esaten da krisian gaudela, eta nik uste dut horri Aurtzakan behintzat buelta eman diogula. Azken 4-5 urteetan oso aktibo gaude lanean eta gure funtzionamenduaren arrakasta edo oinarria, taldean Goierri guztiko dantzariak ditugula da. Inguruko herrietako jende askok jarraipena ematen dio dantzari gurekin eta zorte hori daukagu", azaldu du Mikel Sarriegik.

Aurtzaka dantza taldeko kideak Olaberrian eskainitako saioan.argazkia: k.b.

Dokumentuaren akzioak