Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hogei urte mugimenduan

Dokumentuaren akzioak

Hogei urte mugimenduan

Egilea
Gorka Arrese
Komunikabidea
Berria
Mota
Erreportajea
Data
2021/10/20
Lotura
Berria

Josu Mujika koreografoaren <em>Naufragoak</em> dantza ikuskizuna, Lekeition, 2011ko uztailean.

Josu Mujika koreografoaren Naufragoak dantza ikuskizuna, Lekeition, 2011ko uztailean. JOSE USOZ

Josu Mujika koreografoaren <em>Naufragoak</em> dantza ikuskizuna, Lekeition, 2011ko uztailean.

Josu Mujika koreografoaren Naufragoak dantza ikuskizuna, Lekeition, 2011ko uztailean. JOSE USOZ

«Dantzaz obra kolektiboa da», esan du Filgi Claveriek (Miarritze, Lapurdi, 1959). «Ideia Adrianarekin [Pous] izan genuen hastapenean, eta hor hasi zen Dantzaz-en ibilbidea. Gero, Elixabete Garmendia eta Nando Piñeiro ekarri genituen gurekin, eta ideia garatzen hasi zen. Haiek gabe ezinezkoa izango zatekeen». Claverie dantza garaikideko konpainiaren sortzailea izan zen, eta, ondoren, zuzendaria 2013ra arte. Piñeirok Donostiako Egia kultur etxean abiarazi zuen proiektua, baina orain Dantzaguneak Errenterian (Gipuzkoa) dauka egoitza.

Gisa horretako testigantzak jaso ditu Dantzaz esploratzailea web argitalpenak, dantza garaikidearen azken hogei urteetako historia zer-nolakoa izan den kontatzeko, 2000tik 2020ra.

Webguneak liburu baten egitura dauka: hitzaurrea, lau kapitulu, epilogoa eta, bukatzeko, esker emate orria.

Adriana Pous (Montevideo, 1965) dantzari eta koreografoa da Dantzaz-eko zuzendari artistikoa gaur egun; hura izan da hogei urteko kontakizuna gidatu duena. Ezinbesteko laguntzaileak izan ditu Fernando Saenz de Ugarte (Gasteiz, 1968), Dantzaz konpainiako zuzendari orokorra, eta Bertha Bermudez (Zaragoza, Espainia, 1976), proiektuen garapen arduraduna.

Transmisio tresna

Sorkuntza koreografikoaren historia egite aldera, 40 lagun ingururen testigantzak jaso dituzte: artistak, interpreteak, konpainien arduradunak, teknikariak eta kudeaketako profesionalak.

Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean izan da Dantzaz esploratzailea argitalpenaren aurkezpen ekitaldia, eta han hitza hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari Mari Jose Telleriak: «Erreferente handi bat bihurtu da Dantzaz. Aintzakotzat dauzkagu hogei urte hauetako baloreak, kalitatea eta duintasuna».

Saenz de Ugartek azaldu du web argitalpen bat egin dutela, hartara denen eskura izan dadin. «Sarritan galdetzen didate: zer da Dantzaz? Eta horri erantzuteko eta hemengo dantza garaikidearen ibilbidea eta ahaleginak esplikatzeko baliagarria izango da».

Pous koreografoarentzat tresna bat da web orria. «Transmisoreak gara. Gure ezagutza eskaini, eta besteekin partekatzen dugu». Eta bereziki nabarmendu du: «Herri honetan dantzak balio handia du, historia dauka, eta ondarea dago. Denon artean asmatu behar dugu hori guztia ahalik ondoen transmititzen, eta hezkuntzan egoki txertatzeko kultur politika bat sustatzen».

Memoria ariketa bat da argitalpena Pousen ustez, eta zabalik dago aurrerantzean osatua eta berritua izateko. Digitala denez, barruan testigantza eta gogoeta aberasgarri gehiago biltzeko egitura du. «Tresna honek artista berriak inspira ditzake, ikerketara bultzatu, eta, ondoren, beren bide propioak aurkitzen lagundu. Kulturarentzako tresna bat da». 

Izurri garaian landutako proiektua izan dela aitortu du Saenz de Ugartek: «Espazioz eta gorputzez gelditu egin gintuen pandemiak. Dantzaren eta mugimenduaren antitesia izan zen. Baina, orduan, atzera begiratzeko astia hartu genuen, geure burua aurrera begira jarri ahal izateko, kontzientzia hartzeko zer egin dugun hogei urtean».

Lau kapituluak

Lehenbiziko kapituluak Hasierak izena du: 2000 eta 2008 bitartean gidatzen du irakurlea, proiektuaren aurreneko urratsetara. Pousen koordinazio artistikoarekin eta Claverieren zuzendaritzarekin, dantzaz sentsibilizatzeko mugaz gaindiko zentro bat bihurtzeko asmoa abiatu zen. Mugarria izan zen 2003an dantzari gazteak bildu zituen tailer bat. Ildo estrategiko bat indartzen hasi zen: dantzarien prestakuntza eta profesionalizazioa erraztea.

Lehen kapituluan aipatzen dira Biarritz Ballet Junior sortzea eta Dantza Klub topaketak. Pertsona hauen testigantzak jasotzen ditu: Claverie, Sofia Alforja, Josu Mujika, Frantxis Lopez Landatxe, Iñaki Arregi, Judith Argomaniz, Martin Harriague, Izaskun Lapaza, Thierry Malandain, Nando Piñeiro, Pantxika Telleria, Jose Usoz eta Asier Zabaleta. Halaber, Lide Aranak azaltzen du dantza garaikidea zertan zen Gipuzkoan 1983 eta 2011 bitartean.

Aldaketak izena du bigarren kapituluak, 2008 eta 2015 bitartekoak. Dantzaz taldeak ibilbide berri bati ekin zion, Biarritz Balletaren laguntzarik gabe. Dantzarien erreleboarekin funtzionamendu sistema berri bat trazatu zen. Mugarrietarik bat da Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009an Dantzagunea sortzea, Artelekun eskaintzen zen zerbitzua.

Testigantza emaileak hauek dira: Saenz de Ugarte, Marco de Alteriis, Ane Anza, Madeline Harms, Claudia Lavista, Paolo Mohovich, Andoni Mutiloa, Valentina Pedica, Rafke Van Houplines, Xabier Zaldua eta Virginia Valero. Atal honetan, Arabako dantza garaikidea 1980tik 2000ra nolakoa zen idatzi du Mikel Gomez de Segurak.

Nortasuna da hirugarren kapitulua, 2016 eta 2019 bitarteko aroa. Eresoinkaren itzalak estreinatu zen Angelun (Lapurdi). Dantzaz konpainiak Alemaniara eraman zituen ikuskizun batzuk. Elkarlanak sortu ziren Black Box Dance Companyrekin (Danimarka), Senseko (Frantzia) koreografia lehiaketarekin, eta Korzo (Herbehereeak) eta Dance Base (Eskozia) dantza etxeekin.

Lagun hauen testigantzak datoz hirugarren atalean: Martin Inthamoussu, Jon Bagues, Luis Cañada, Itzik Galili, Beñat Gereka, Diane Isabelle, Wubkje Kuindersma eta Stacz Wilheim. Eta Laura Etxeberriak 2002 eta 2008 bitartean Bizkaiko dantzak izan zuen egoerari erreparatzen dio.

Heldutasunaren aroa da gaur egungoa. Laugarren kapituluan testigantzak eskaini dituzte Bertha Bermudezek, Beñat Urrutiak, Matxalen Bilbaok, Hilde Kochek, Marta Monfortek eta Martxel Rodriguezek.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:

dantzazexploradora.dantzaz.eus

Dokumentuaren akzioak