Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herriz-herri Zuberoa zeharkatuz dabiltza urtero legez, Maskaradak

Dokumentuaren akzioak

Herriz-herri Zuberoa zeharkatuz dabiltza urtero legez, Maskaradak

Igande Honetan Urdiñarbe herrian ikusteko aukera izango da, apirilaren 12. bitartean asteburuero izango dira emanaldiak.

Egilea
Esti Ezeiza
Komunikabidea
Deia - Ortzadar
Mota
Erreportajea
Data
2009/01/27

Zuberoako Maskarada dantza soil bat baino gehiago dela esan daiteke, euskal folklorearen Inauteri errito nagusia da. Bertan ematen den dantza, musika, kantu eta antzezpenen batura, eta ikusleen partaidetzaren integrazioa kontuan hartuta herrien arteko komunikazio baliabide bat izatera heldu
da.

Urtero inauteri garaian eta lau hilabetetan zehar Zuberoako herri batek Maskarada prestatu egiten du, lan honetan festa berezi bat sortuz, biztanleen arteko elkar ulertze hobea eta bisitatzen dituzten herrietako biztanleekiko komunikazioa erraztuz. Hau delaeta, Zuberoako Maskarada Europa osoko
Maskaradak ortzadar 01adierazpen folkloriko aberats eta osoenetarikotzat har daiteke.

Guztira, 48 gaztek osatutako taldeak hamabi emanaldi eskainiko ditu. Pertsona asko dira, bainahainbeste jende izateak emanaldia oztopatu gabe, aberastasuna eman dio. Horri esker, aspaldian ikusi gabeko pertsonaia batzuk parte hartu ahal dute. Ondorioz, hartzaren eta ingelesez kantatzen zuen apaiz beltzaranaren pertsonaiek begirada ugari bereganatu dituzte.

Jai eguna barrikadekin batera goizeko 10:00 hasten da. Garai batean barrikada horiek hitzaren zentzu zorrotzenean betetzen ziren arren, gaur egun, arizaleak dantza egiten dute barrikada igaro eta trukean, hamaiketakoa edo aperitiva jasotzeko helburuarekin.

Zazpi probintzietan txikiena den Zuberoak bere ohiturak atxikitzen jakin du, eta ahorren adibide dira
Maskaradak. Aurtengoak hasiak dira jada. Barkoxeko Etxahun elkarteko kideek antolatzen dituzte, eta horko dantzariek bereziki, Aitzindariak dantza elkargoko kideak direnak ere. Zubero osoa zeharkatuko
duen ibilaldia Barkoxen hasi zuten urtarrilaren 11n eta apirilaren 12an amaituko dute toki berean.

Maskaradak ortzadar 02Euskal Herriko herri askotan ospatzen dituzte oraindik negu parteko inauteriak, baina Zuberoakoak
bereziak dira, koreografia, ohitura eta koloreengatik eta baita bertako dantzari finengatik ere. Zuberoako maskaradak antolatu nahi dituen herriak dantzari on ugari izan behar ditu, herriaren ohorea jokoan baitago. Hain dute jatorri zaharra eta ezezaguna, ezen bere benetako esanahia eta zentzua asmatu edo espekulatu beharra dagoela. Garai batean laurogeitik goiti partaide zituzten maskaradak
ezagutu dira, baina gaur egun hogei lagun aski dira. Behin antolatuz gero herriz herri igandeoro ibiliko da.

Goizetik abiatzen dira dagokien herrira eta han, dantzan, etxez etxe ibiltzen. Lehen oinez, jakina, joan
beharra zuten eta zain zeuden bertakoek, barrikada bat eraikirik, herrira sartzea oztopatu egiten zuten.
Dantza eta sasi-borroka zenbaiten ondoren barrikada jaustea lortzen zuten. Bazkalondoan plazara ailegatzen dira maskaradak, beren dantza eta jokoak egiteko.


2009KO EGUTEGIA
Otsailaren 1ean : URDIÑARBE
Otsailaren 8an:ATHARRATZE
Otsailaren 15ean: MUSKILDI
Martxoaren 1ean: ALTZÜRÜKÜ
Martxoaren 8an: LIGI
Martxoaren 14an:MAULE
Martxoaren 22an: LARRAIÑE
Martxoaren 29an : IDAUZE
Apirilaren 12an: BARKOXE
EGITARAUA
9:00etan: Barrikadak, Keresturen
jokia, aitzindari beltzen
dantza
15:30etan : emanaldi nagusia.

 

“Maskarada eta pastorala sakratuak dira. Herriaren ohorea eta urguilua dira”

Jean-Michel Bedaxagar (1972)

Xiberoko maskarada inauteri garaian egiten da. Dantza eta predikuak nahasten ditu. Luzaz ez da egin, jende asko Zuberoatik joan baita, baina berriki berriz egiten hasi dira, tokiko jendeek ohiturak eta modernismoa nahasten jakin dutelako.

ELITISMOA
Zuberotarrek beren garaira egokitzea jakin dute. Pertsonaia batzuk desagertu dira, beste batzuk agertu
dira. Dantzan gertatu elitismoak gainerantzekoa ahaztu arazi du. Napoleonen garaitik, urrats berriak sortuak  izan dira. Atletismo gehiago eskatzen duten "entrexat" eta "frisat" deitutako urratsak agertu ira. Ondorioz, maskarada desagertzekotan izan da inauteri bezala dantzari ikusgarria bilakatzeko, batzuetan pertsonaien esanahia ahaztuaz. Zuberotarran eta etnografia ikerlariak bereizten dira zeren batzuek antza nahiago dute, eta beste batzuek ikusgarria egituratzen duen Beltzen eta Gorrien arteko dialektikak irudikatu inauteri dimentsioa nahiago dute.

BI TALDEREN ARTEKO LEHIA
Maskaradak ortzadar 03Gorrien eta Beltzen arteko liskarra: Gorriak = noblezia. Dantzariek Zuberoako irudi bat dira. Beltzak =kanpotarrak. Zuberotarrengandik hurbilago daude, noblezia baino. Behar t s u e - nak irudikatzen dituzte. "Gorriak" desafiatzen dituzte. Gorriak jende zintzoa, ona da; bere gain daude dantzarik ikusgarrienak, Gorrien artean Txerrero, Gatuzain, Kantiniersa, Zamalzain, Entsenaria (hauek dira dantzari nagusiak), Jauna, Anderia, Laboraria, Laborarisa, Marexalak eta Kükülleroak aurkitzen ditugu. Beltzak gorrien aurkakoak dira: gaiztoak, halkegabeak, zikinak, ebasleak, gezurtiak, andrekariak, ardozaleak... Beltzen artean: Kherestuak, Xorrotxak, Buhameak, Kauterak (Pupu eta Pitxu), Bedezia eta Bedezi lagun daude. Maskaradako pertsonaiak : Zamalzaina (erdi gizon, erdi zaldi), Enseiñaria (Zuberoako bandera erakusten duena),Gatuzaina ( halako zurezko aizturrak dituen "katua"), Kantiniersa, Txereroa (maskaradako bidea
irekitzen duena zaldi buztaneko jatsarekin).

MITOAK ETA EMOZIOAK
Aktoreek asmatutako interpretazioek eta maskaradako jokoko emozioek nahiz mitoek ikuslea hunkitzen
dute. Herritarren irriak sortarazten dituzten jaun-andre gorenen trebetasunei buruzko aipamenak entzun daitezke. Trufan, irriz, gazteek beraien desadostasuna azaltzen dute eskuineko nahiz ezkerreko politikariek Zuberoan egiten dutenaz. Hori argiki esaten dute maskarada berean.

TRUKAKETA
Gerra ondoko maskaradek zuberotar nortasunaren konzientzia kolektiboa laguntzen dute. Herrien arteko trukaketa agerian emana da. Alabaina, maskarada lehenik "herrixketan" ematen da, gazte taldea egiazko
probarentzat prest izan dadin: inguruko  "herri koxkorretan" dantzatzea. Maskarada ez da gehiago inguruko herrietara mugatzen, Zuberoa guztian ibiltzen da.

PREDIKUAK
Entzuteko moduan esanak dira. Herritarren arreta biltzeko berritzailea izan behar da eta herria, Zuberoa aipatu behar dira : krisi ekonomikoa, ohituren desagertzea, mendialdearen hustea...

KOMUNIKABIDE HERRIKOIA
Maskarada denei irekia da. Zuberoa guztiko komunikazio tresna da. Horrela, maskarada gonbidatzen duen herriko jendeek bertan parte har dezakete. Dantzaren bidez sar daitezke: gonbidatzen duen herria dantzariherria baldin bada, bertako dantzariek erantzuna ematen diete dantzari gonbidatuei. Hori egiten dute barrikada bakoitzean. Maskaradaren bukaeran, herri guztiak, zahar eta gazteek, aktoreekin bat egiten dute "Moneiñak" dantzatzeko plazan.

IKUSLE PARTEHARTZAILEAK
Herritar gonbidatzaileek maskaradan parte hartzen dute predikuak arretaz entzunez. Baina batzuetan
parte hartzen dute ere. Predikariak bere testua ezagutu behar du baina publikoari kasu egin behar dio eta koblakari batek bezala inprobisatzeko gai izan behar du. Konplizitate positibo edo negatiboa bada gazteen eta ikusleen artean, hauek bat-batean parte har dezaketelarik. Hala ere, komunikazio hori hautsi da maskarada Zuberotik kanpo ibiltzen hasi zenetik (euskalkiarengatik...). Maskarada Zuberoako  instituzio bat da, biztanleen arteko komunikazioaren ondorioz sortzen dena.

Dokumentuaren akzioak