Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herri Uztak dantza eta musika tradizionala ekarriko ditu Errobiko euskaldera

Dokumentuaren akzioak

Herri Uztak dantza eta musika tradizionala ekarriko ditu Errobiko euskaldera

Herri Soinu elkarteak antolaturik, heldu den 9tik 12ra Errobi euskaldeko hainbat herrietan Herri Uzta festibala iraganen da. Ustaritze, Ezpeleta, Kanbo, Basusarri edo Arragointze bezalako herriek musika eta dantza tradizionala ekarriko duten ikusgarriak jasoko dituzte. Azken egunean jaialdiaren bukaera ospatzeko, 36. Mutxikoaren eguna ospatuko da Arrangoitzen eta bertako plazan Mutxikoak dantzatzeko aukeraz gain, atsaldean Karrikako Sorkuntzak ikusgarria ikusteko parada izanen da. Asier Goieaskoetxea, antolatzaile taldeko kideak, adierazi du festibalaren helburua dela "euskal kulturaren inguruan azaltzen ahal diren berritasunak azaltzea, betiko tradizioarekin nahastuz".
Egilea
Iurre Bidegain
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2014/10/02
Lotura
Kazeta.info

 1989.urtean Herri Soinu elkarteak Herri Uzta festibala antolatzen hasi zen, aurtengoa beraz 23.festibala da. Urriaren 9tik 12ra zonaldeko zein Euskal Herritik etorritako dantzari eta musikariek haien ikusgarriak eskeiniko dituzte. Uztaritze, Kanbo, Ezpeleta, Basusarri eta Arrangoitzen kantaldiak, dantzaldia, perkusioa edo jotak ikusteko parada izanen da.

Asier Goieaskoetxea, antolatzaile taldearen kideak, azaldu du "festibala nahiko tradizionala" dela. "Kultura ez da bakarrik lehen egiten zena, baizik eta azaltzen ahal diren berritasunak erabiltzea, euksal kultura zaharrean oinarrituz", zehazten du Goieaskoetxeak.

Urriaren 9an Ustaritzeko Latsa salan hasiko da Herri Uzta festibala. Besteak beste, gaueko 20.30etan, Ecthegoihen ahizpek kantaldia bat eskeiniko dute. Biharamunean, Herri Soinuak antolatutako jaialdia Kanbon segitu ondoren, urriaren 11an "Ezpeleta dantzan" lelopean, euskal dantza estilo ezberdinak izanen dira garaile.

11.00etan Biribilketa egin ondotik, 12.00etan Karrikako sorkuntza eginen da musikaren egunean. Hain zuzen ere, Jose Cazaubon eta Jokin Irugaraiek bi hizkuntza elkartzearen emaitzazko diskurtso baten sorrera eginen dute; gorpuntza, dantza, danborra eta musikaren nahasketari esker. Egun berdian, Arrangoitzen jotak fandangoak eta munduko musikak izanen dira protagonistak. Gauean 23.00etan, Begiz Begi musika taldeak beren kontzertua eskeiniko dute.

Mutxikoaren eguna
Lau eguneko jaialdia bukatzeko, Hats Berri elkartearen laguntzarekin urriaren 12an Mutxikoaren eguna ospatuko da Arrangoitzen. Gogorarazi behar da, elkarte honen helburu nagusiena dela euskara eta euskal kultura bultzatzea Errobiko txoko hauetan.

Goizeko 11.00etatik goiti, herriko eta ohizko dantzariek Mutxikoak eskeiniko dituzte. Ondotik, 12.30etan Nafarroako jotak, Ezpela Txaranga eta Kiki Bordatxoren soinuak entzuteko parada izanen da. Halaber, atsaldean, "Lehiotik" ikusgarria iraganen da, gazte talde baten lanaren isla. Modu berean, Barrunkarrikaren ikusgarria ikusteko parada izanen da. Mundu osoko perkusioak eta euskal ohizko musika tresnak nahasten dituen emanaldia.

Dokumentuaren akzioak