Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herri musikaren 3. jarduanldiak antolatu dira azaroaren 27 eta 28rako

Dokumentuaren akzioak

Herri musikaren 3. jarduanldiak antolatu dira azaroaren 27 eta 28rako

Herri musika eta herri dantza hezkuntza sarean nola uztartzen diren jorratuko dute

Egilea
Egarriz
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2004/11/04

Bigarren jardunaldi hauetan egin ziren mintegietako solasaldi eta eztabaidetan, Hezkuntza sareak herri musika eta herri dantzan zuen eraginaz oharturik, 3. jardunaldietarako gaitzat proposatu zuten. Hori dela eta, gai monografiko hau ildotzat harturik, Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Herri Musikaren Txokoak Ikastolen Federazioari jardunaldi hauek elkarrekin antolatzea proposatu zion.



Aurrekoetan bezala, 3. jardunaldietarako gaiean eskarmentu handia duten profesionalen eta arlo desberdinetako euskal aditu eta jakintsuen gidaritza izango dute. Bestalde, eta joerari eutsiz, kanpo aldera lehio bat ireki nahi dute. Horretarako oraingo honetan Kataluinako esperientzia ezagutuko dute bertako Aula de la Música Tradicional i Popular de Catalunya eskolaren bitartez.



Egitaraua



Azaroak 27an, larunbata, goizeko 10:00etatik aurrera, Auzokalte Ergoingo auzo elkarteko aretoan, Emilio X. Dueñas, Iñaki Eguren, Kontxi Aizarna, Mendigaña Gorostiaga, Juan Serra i Mª Antonia Pujol eta Jon Serra adituen eskutik Herri musika eta herri dantza hezkuntza sarean-i buruzko mintegia izango da.



Bazkaldu ostean, arratsaldeko 16:00etan mahai ingurua izango da Herri Dantza Eskolak-en gainean. Bertan, Jon Maia, Josu Larrinaga, Jon Fernandez eta Carme Belaguek parte hartuko dute, Iñaki Irigoien moderatzaile izango dutelarik.



Arratsaldeko 18:00etan Herri Musikaren Txokoari bisita egingo diote eta 19:00etan, Ikastola nahiz Eskoletako dantza taldeek jaialdi berezia eskainiko dute Oiartzungo Udaletxeko Arte Nagusian.



Azaroak 28an, igandean, goizeko 10:00etan, Auzokalten Herri Dantza Tailerra ospatuko da, batez ere irakasle eta dantza monitoreei zuzendurik. Bertan, Josu Larrinaga, Patxi Perez eta Mª Antonia Pujol izango dira hizlari.



Azkenik, urtero bezala, jardunaldiak festa giroan bukatzeko, erromeria egingo da arratsaldez inor dantzatzeko gogoz geldi ez dadin.



Arratsaldeko 17:00etan Oiartzungo Bertso eta Trikitixa Eskolak saioa elkarrekin eskainiko dute; 17:30etan, Hernani eta Igeldoko txistulariak arituko dira; 18:00etan, Bizkaiko Albokariak; 18:30etan, Grupo del Aula de Musica Tradicional i Popular en Tortosa taldea (jóvenes músicos i dansaires); 19:00etan, Alkarkide txaranga, 19:30etan, Bizkaiko gaiteroak arituko dira eta bukatzeko Larrain Dantza arituko da.



Erromeria ospatu bitartean, Ataungo talogile taldeak zer jana eta zer edana eskainiko du.



Izenematea



Jardunaldietan parte haru nahi duenak azaroak 20-a baino lehen izena eman beharko du Herri Musikaren Txokoan (herrimusika@herrimusika.org), Euskal Dantzarien Biltzarrean (edb@euskalnet.net) edo Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioan (ehie@ikastola.net).

Dokumentuaren akzioak