Dokumentuaren akzioak
Herri dantzaria, herri bizia
Bizipenak gogoratzen hasita, ondogogoan ditugu musikarekin izandako gora-beherak. Gauza da musika enlataturarekin joaten garela askotan, eta horrek buruhauste handiak eman izan dizkigu gehiegitan, eta apuru asko pasa izan dugu, bai arduradunek, bai dantzariek (aparatuak nola funtzionatzen duen ez genekielako, edo kableren bat falta zelako, edo CDa apurtuta zegoelako, edo...).
Bitxikeriak aparte, oroitzapen guztiak zapore gozokoak izan dira. Gogoan dugu, bereiziki, Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak Iruñako Takonera parkean antolatzen zuen jaialdi erraldoian Egapeko dantzarien parte hartzea, urte askotan zehar, agian, egun osoko jaialdia zelako, jendez lepo egoten zelako, eta erakusten zituzten koreografiak oso berritzaileak egiten zitzaizkiolako bertaratzen zen publikoari (askok galdetzen ziguten nondik gentozen. Euskal dantza talde tradizionaletara ohituta baitzeuden).
Bestalde, beti saiatzen gara talde ezberdinak mugitzen adinaren eta jaialdiaren arabera, oso motibagarria izaten baita dantzarientzako herritik kanpora beren dantzan erakusteko aukera izatea. Nabarmentzekoak dira ere Euskal Herritik kanpoko irteerak. Bai Chorima talde galiziarrak antolatutako "Carballeira do Aidon"n o Festival Folklore Jaialdian, baita, Vilafranca del Penedés-en Falcosnek luzatutako gonbidapena "Vijazz" jaialdiaren baitan.
Aurten Loiolako Nazioarteko XXVIII Folklore Jaialdian parte hartzeko gonbidapen berezi bat jaso dugu, uztailaren 31n ospatuko dena. Portugaleteko Nazioarteko Jaialdiari lotuta dago; beraz, aurten beste herrialdeetako folklore taldeekin partekatuko duen euskal taldea Egape Dantza Taldea izango da, eta ardura berezi bat ere bada taldearentzat, tradizio handiko jaialdia baita, eta oso garrantzitsua jaialdien artean, eta aurten, "Urnieta hegapean" eta taldearen beste bideo batzuk ikusi ondoren, koreografi berritzaileetara irekitzeko apustua egin dute Egapeko dantzariak gonbidatuz. Aurten ere, Eskoriatzako San Pedro jaixetan "Begiradak dantzan" ikuskizuna erakutsiko dute herriko plazan, kasu horretan, 40 dantzari igoko dira oholtzara.
Dokumentuaren akzioak