Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hernaniko Azeri-Dantzan, Hernaniko Txistulariak

Dokumentuaren akzioak

Hernaniko Azeri-Dantzan, Hernaniko Txistulariak

Urteak dira herriko txistulariok lanean dihardugula Hernanin, bertako hainbat talde eta herritarrekin lankidetzan. Ahal izan dugun guztietan saiatu gara herri honen eskaera ezberdin eta ugariei erantzuten, urtean 100 emanaldi baino gehiagotan parte hartzen dugularik. Lan hori dena, herri honekin eta, bereziki, herri honen ondare kulturalarekin gutako bakoitzak hartu izan dugun konpromiso hutsagatik egin izan dugu beti.
Egilea
Iñaki Eguren Etxabeguren - Patxi Apezetxea
Komunikabidea
Urumeako Kronika
Tokia
Hernani
Mota
Iritzia
Data
2014/07/02
Lotura
Urumeako Kronika

 Adibide bat bat aipatzearren, hortxe ekainaren 24ean (San Juan goiza) urte luzez egindakoak: diana (Herna­ni­ko Musika Banda­rekin batera) eta txistu kontzertua, bi­ak ere aspaldidanik herri ho­nen tradizio bilakatuak. Sai­o­ek prestakuntza behar izaten dute eta, kontzertuaren au­rretik en­tsaioa beharrezkoa izaten denez, txistulari­ok goiz horretan ordu er­di in­guruko atsedenaldi edo tar­tea besterik ez dugu izaten.

2013an, guraso talde batek San Juan goizean umeen azeri-dantza berezia antola­tzea erabaki zuen. Jakinda txistulariok goiz horretan ezin genuela beste ekitaldirik garatu (San Juan goiza baita urtean barrena Hernaniko txistulari guztiok elkarrekin jarduten garen une bakarretakoa), hala ere, azeri-dantza hori derrigor ekainaren 24ko goizean egin behar zela erabaki zuten, herriko txistularioi iri­tzirik ere eskatu gabe. Hala egin dute 2013 eta 2014ko San Juan egunetan.

Egoera konpontzeko as­moz, txis­tulariok Hernaniko Uda­laren eta San Juanetako Jai Batzordearen bitartekar­itza eskatu genuen, guraso talde hori artean ez baitzen gurekin hitz egitera ere sekula azaldu. Hamar hilabeteren buruan, Udalak aurtengo apirilean hartu zuen bitartekaritza horren ardura eta bi aldeen arteko bilerak bultzatu. Horietan txistulariok be­rri­ro ere adierazi genuen San Juan goizean parte hartzeko genuen ezintasuna; alabaina, argi utzi genuen beste edo­zein unetan azeri dantza ho­rretan jotzeko prest ginela. Akor­dioa ere lortu genuen: 2014ko San Juan egunez, txistulari batzuk salbuespen gisa gure lanak utzi, eta umeen azeri-dantza horretan aterako ginen, baina hurrengo ur­teetan ekitaldi hori garatzeko beste une bat aurkituko zen.

Akordioa lortu eta hilabetera ordea, harriduraz jakin genuen guraso talde horrek bere hitza jan eta uko egin ziola bilera hartako erabakia sinatzeari. Berriro ere Herna­niko txistularioi ezertxo ere esan gabe.

Hau guztia kontuan hartuta, jasaten ari garen mespretxu eta kalumnien aurrean, festak antolatzeko ardura duten San Juanetako Jai Batzordea eta Hernaniko Udalari ESKATZEN DIEGU:

1- Eten dezatela San Juan goizean azeri-dantza egitea eta guraso talde horren txistularionganako iraina.
2- Hernaniko herriak azeri-dantza duina merezi duelako eta horretarako txistulariak ezinbestekoak direlako besteak beste, herriko txistulariak duintasun hori emateko gauza diren bitartean, HERNANIKO AZERI-DAN­TZAN HER­­NANIKO TXISTULARIAK arituko direla berma dezatela.

Iñaki Eguren  Etxabeguren eta Patxi Apezetxea Hernaniko txistularien izenean

Dokumentuaren akzioak