Dokumentuaren akzioak
HAZPARNEKO "Elgar Oinkari"
Euskal dantzen bide berri bat?
-Elgar Oinkari» taldea noiz eta nola sortua izan zen?
-Dantza talde berala ez da oso zaharra eta gutxiagorik ere. Talde au duala bi urte sortu zen. Jesus Luisa Esnaola izan genduen sortzaile eta egile berezia.
-Jesus Luisa Esnaolaren izena behin eta bitan entzun arren, bere berri andirik ez dakit...
-Gizon au jatorriz Erroterikoa zen, naiz gero gada sortu arte beintzat Donostia bizi izan. Bera izan zen Bizkaiko ezpatadantzari batasuna eman ziona. Erbestean gudaz gero sortu zen "Eresoinka" taldeko dantzarien buru ere bera izan zen. Dantzari ona, erakustaile egokia eta euskal giroa dantzarien artean supertzen apartekoa zen.
-Dantza grina, barnean, jaiotzatik zeraman orietakoa beraz
-Begira, gizon onek beharrak ala agindu eta Mexicon bizi izan zen baina bere azken egunak bere lurrean igaro nairik itzuli zanean Ipar Euskalerria beste asmorik ez zuen dantza talde bat osatu baizik. Gaztetan lan egin zuen alorrean berriro lan egin nai zuen, eta egin eraegin zuen. Hazparnen neska talde bat soru aal izan zuen, eldu den igandean dantzatuko duen taldea. Bera ez dugu gure artean izango. Zoritxarrez, duela gutxi, eriotzak beste mundurako arrapatu zigun.
-Alaz ere zuek aurrera jarraitzen duzue. Baina gaiari jarraituz zuen taldeak zer berezitasun du? Lapurdiko dantzak dantzatzen dituzute ala...
-Galdera oni erantzuteko irrikitzen nengoen. Beste dantza talde folklorikoen gizasoak ez gara gu.Gu ez gara talde folkloriko bat. Guk ez dugu lehengo euskal dantzarik dantzatzen.
-Zure erantzunak arriturik uzten nau...
-Ara, guk ezditugu ez Gipuzkoako, ez Lapurdiko eta ez Euskalerriko beste inungo dantzarik dantzatzen. Talde folklorikoa ez ginela orregatik nion. Guk dantza berriak sortu ditugu.
-Onela jokatzean beste taldeen jokabidea kritikatzen duzuela dirudi...
-Ez eta gutxiagorik ere. Beste taldeek egiten dutena egokitzat baharrik ez, beharrezkotzat jotzen dugu. Leengo dantza zaarrak gorde eta indartu egin bear dira. Dantza zaar asko dago gainera erdi galdurik Euskalerriko bazteretan. Dantza oriek jaso eta dantzatuko egin bear dira. Talde folklorikoak zen bat eta uguariago eta obe.
-Zuek sortu dituzuen dantzak euskaldunak al dira...
-Ezpairik gabe. Guk ez dugu ortan dudarik. Gure iturria, izan ere dantza zaerretan dugu. Dantza zaarrak dira gure dantzen oinarri. Dantza oriek dituzten pausoez baliatuz egiten dugu guk gure dantza berria. Leengo dantzen muina bilatuz eta jasoez dantza berria moldatzen dugu, expresio berria ematen diogu. Euskal sustralari jarrai tuz ari gara beraz lanean.
-Dantza bakoitzak bere asmo edo elburua izango duba...
-Bai, ori da. Asmo ori abestiak adierazten digu. Abestia esatean musika bakarrik ez, musika eta itzak, biat bat esan nahi da. Izan ere guz erriak abesten dituen abestiak artu ditugu gure dantzen oina rritzat.
-Zer nolako abesti...?
-Denok ezagutzen ditugun abestiak: Goizian goizik jeiki ninzundun. Txoritua norat hua, Iruten ari nuzu; Txarmagarria; Donostiako iru damatxo t.a...
-Erriak abesten dituen abestiak zuek, beraz, dantza mailan azaltzen dituzue?
-Bai ala da baina guretzat dantzak etá abestiak bat egin dan joan bear dute. Esan nai da, dantzatu bakarrik ez, abestu ere egiten dugulua. Baina ez du koru batek abesten. Denok abesten dugu. Denok abesten dugula esatean ikusle eta dantzari esan nai da. Denak parte artu bear dute. Erriak abeste, erriak parte artu bear du. Turistentzat ez dugu dantzatzen.
-Zuen egiten duzutena ez da ikuskizun edo espektakulo bat bakarrik.
-Gure jalaldia ikuskizun soila izaterik ez genduke nai. Ikuskizun bat bada. Ori ez dago uketzerik. Ikuskizuna gaindu egin bear da ordea. Ikuslea egile biur nai genduke. Ikusleak abestu eginbear du. Jaialdian barnean sarturik, berak ere bere sentimendua azaldu egin bear du. Euskal giroan murgilduz arnas berrituta atera bear du jaialditik.
-Zerk du orduan garrantzi andiagoa, abestiak ala dantzak?
-Ez dakit zer erantzun, biak ain loturik eta josirik ikusten ditut... Guk pertsona osoa nahi genduke trantzean jarri. Orduan dantzaz, musikaz eta gorputzaren expresioz baliatzen gara. Orain arte dantzatu bakarrik egiten zen. Gure artean, gorputzak ez zuen expresiorik. Guk sortu ditugun dantza auetan sinu eta irteen bidez gorputz oosari parte ar erazi nai diogu.
-Zer arrera izan duzue orain arte?
-Oso kontentu gara. Erriak oso ondo erantzun du. Lapurdi eta Behe-Nafarroan ibili gara batipat. Eta egia esan erriak oso ederki parte artu du. -skoz zallagoa zen, aurtengo udaran Munichen alemandarrei parte artu eraztea. Alaz ere Bavierako jendeak asko maitatu zuen dantzak. Experientzia ori oso ona eta interesgarria izan zen. Datorren udaran Beljika aldera joateko indar berriak ematen dizkigu.
-Galdera xelebrea da, baina zergatik zatozte Donostiara?
-Bi arrazoi ditugu Donostiara etortzeko. Bat, Donostian euskal dantzez dakien jende asko da. Jende orren iritzia artzara gatoz. Beste modu batetara esateko, examin bat pasatzera gatoz. Donostian onartzen bagaitue Euskal-Erria guzian onartuko gaituzte. Bigarrena, Jesus Luisa Esnaolari omenaldi bat egin nahi diogulako da. Bere gogoa talde onek Donostian dantzatzea zelarik, bere gogoa bete nai izan dugu.
-Donostirako dantza berezirik ba al duzute?
-Bai, badugu zerbait berezia Donostirako. Sarriegi jaunaren Inudiak eta Tanborradako musikaz baliatuz dantza batzuk moldatu ditugu. Dantza oriek Donostiarren artean zer arrera izango duten jakiteko irrikitzen nago. Baina ori datorren jaian ikusiko dugu.
-Gerora begira, zuen lan onek irteerarik ba al du?
-Gauza bat argi eta garbi esan bearra dago. Gu egiten arigarena asiera bat besterik ez da. Gu bideak urratzen asi gara. Irteera bezala berriz nik oos andia ikusten dut. Orain hadira abesti berri asko. Abesti oriez baliatuz dantza asko eta asko egin daiteke. Dantza batzuk onak izango dira, besteak txarrak. Baina piskan piskana gauzak tajutzen joango dira. Ori arriak esango du.
-Zure experientzia beste taldeetara ere zabaldu nai zendukeela dirudi.
-Orixe baietz. Guk ez dugu gure baitan ezer gorde nahi. Daukaguna besteei emateko prest gaude. Gu baino modu geiago, erreztasun eta abilidade geiago dutenak izango dira eta oriengana zabaldu nahi genduke. Beste taldeek bide orri eltzen diotela ikustea izango litzake guretzak pozik andiena.
-Bide orri eldu nahi dienei zer eskatuko zenieke?
-Euskal biotza leenik eta bigarren. Gero euskal dantzak ondo mederatu. Euskal dantzen berri ondo jakin. Azkenik teknikaz ondo jantziak izan. Iru gauza auek elkarturik izan bear dute. Bestela jai dago.
Ontan bukatu genduen gure solasaldia. Datorren jaian, Urriak 29, eguardian Victoria Eugenian egingo den jaialdiak zerbait berririk ekarriko diguen jakiteko minez gelditu naiz. Euskal dantza beriak sortzea izan ere ez da txantxetako gauza. Dena den, eztabaidak ugari izango dira...
Dokumentuaren akzioak