Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Haurtzaro Dantza taldea Pragako Folklore Jaialdi Internazionalean

Dokumentuaren akzioak

Haurtzaro Dantza taldea Pragako Folklore Jaialdi Internazionalean

Hilaren 28an abiatuko dira 40 dantzari Txekiar Errepublikako hiriburura

Haurtzaro dantza taldeko 40 dantzari, 4 irakasle, 3 txistulari eta 8 laguntzaile uztailaren 28an abiatuko dira Txekiar Errepublikako hiriburura. Bertan Pragako Folklore Jaialdi Internazionalean parte hartuko dute ilusio handiz. Dantzariak 10 eta 17 urte bitartekoak dira.
Egilea
Goizarin
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2016/07/18
Lotura
Diario Vasco

Ez da lehenengo aldia Haurtzaroko taldea Euskal Herritik ateratzen dela. Izan ere, 2010ean Cantonigoreseko (Bartzelona) Nazioarteko Musika jaialdian parte hartu zuen (bigarren sariarekin etorri ziren etxera, gainera) eta 2012an Mazedoniako «Orhid Wave» nazioarteko dantza jaialdian.

Aurtengoan, berriro, Europara egingo du salto, erdialdera hain zuzen ere. Pragara joateko autobusez baliatuko da Haurtzaroko taldea.

Denera, 10-17 urte bitarteko 40 dantzari (28 neska eta 12 mutil) joango dira Pragara, lau irakasle, hiru txistulari eta 8 laguntzailerekin batera. Jaialdia uztailaren 28tik 31ra izango da Pragan. Hortaz, Oiartzungo espedizioa uztailaren 27an abiatuko da herritik. Eta Pragan 4 egunez hainbat emanaldi, kalejira eta ekitaldi ofiziala egin ondoren, abuztuaren 1erako iritsiko dira berriro etxera.

Euskal dantzak ikastea

Ezaguna den moduan, Haurtzaro Ikastolak ikas ordutik kanpo hainbat ekintza antolatzen ditu, ekintza estraeskolarrak deritzanak. Horietako bat euskal dantza da eta helburu nagusia ahalik eta haur eta gaztetxo gehienak Euskal Herriko dantzak ikastea da.

Herriko makina bat ekitalditan parte hartzen du Haurtzaroko dantza taldeak, hala nola, Xanixtebanetako Soka-dantzan, Inauterietako Intxixuen jaialdian, San Juan suan, auzoetako festetan... Horrez gain, herritik kanpo jaialdi, txapelketa eta abarretan, Pragakoa adierazi den modura. Tarte hau aprobetxatuz, zoriondu nahi ditugu Haurtzaro Dantza taldeko partaide guztiak: dantzariak, irakasleak eta gurasoak ere, horrelako ekintza bat egiteko deno artean jarritako indarra eta kemenarengatik.

Haurtzaro dantza taldeko kideak San Juan sua egunean.

Dokumentuaren akzioak