Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hartzarok udaberriari ongi etorria emateko hartza izanen du protagonista

Dokumentuaren akzioak

Hartzarok udaberriari ongi etorria emateko hartza izanen du protagonista

18. aldikotz Hartzaro festibala negutik ateratzerat eta udaberrian sartzeko gomita zabalduko du. Aurtengo gai nagusia hartza izanen da otsailaren 26tik martxoaren 6ra luzatuko den jaialdian. Erroak Uztaritzen dituena eta Errobi Herri Elkargoko eremu osoan hedatzen dena Herri Soinu elkarteak Ihauteriei lotuak diren gertakariak berpitzen eta sortzen sustatzen ditu. "Karrikako arteen eta taulagaineko arteen arteko lokarria, ohikoaren eta sorkuntzaren artean, ikusgarri amaturaren eta profesionalaren artean, azpimarratuko da aurtengo festibalaren egitarauan" jakinarazi dute antolatzaileek. Martxoaren 4ean eginen den Zanpantzarren epaiketa izanen da horren erakusle, bertan 250 artistek hartuko dute parte eta 15 bat aktore. Musikantuz izanen da ostiralean, kantuaren eta musika tradizionalaren arteko topaketa dena, eta Kalakan taldeko ezohiko parte hartzearekin. Dantzaren txanda izanen da larunbatean Nafarroako Iruñeko Duguna taldearen ikusgarriarena, Xiberoako Kautere Belet taldearekin eta Gipuzkoako Kukai konpainiarekin.
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2014/02/24
Lotura
Kazeta.info

Oro har 500 artista amateurak eta profesionalak parte hartuko dute Hartzaro festibalean. "Taulagaineko eta karrikako sorkuntza loretegia direnak, hauek izanen dira euskal kultura baten esapidea, tradizio aberats batean indarrak hartzen dituena, orainari lotua dena eta fermuki geroari so egiten duena" dela adierazi dute antolatzaileek.

Hitzordu berezi nagusiak otsailaren 28an, ostiralarekin eginen den Musikatuz eta biharramunean eginen den Dantzaz izanen dira. Tradizioan loturiko ikusgarri nabarmena martxoaren 4ko ihauteri eguna izan, da Uztaritzeko karriketan zehar eginen dena. Berpiztea eta sortzea ostegun ihauteri egunean ikusiko da Tutak eta Zirt Zart 2014eko festibalaren sorkuntzarekin, Uztaritzeko egutegia eta Karrikako Arteetako sorkuntzak indartzen dituena.

Musikatuz ikusgarria Uztaritzeko elizan eginen da eta bertan Lapurtarrak, Uztaritzeko Txistulariak eta Kalakan taldeak hartuko dute parte. Biharramunean Dantzaz ikusteko parada izanen da Duguna eta Kukai taldeen eskutik, Luhusoan izanen da hitzordua, Harri Xuri gelan. Bi ikusgarriak 10 eta 13 euroren artean pagatu beharko dira.

Programa osorik Euskal Kultur Erakundearen webgunean.

Herri Soinu elkartea
Herri Soinuk ohiko musika eta dantza sustatzea du xede gazteei eta Ipar Euskal Herriko publiko ahal bezain zabalari ondarea transmititzea. Antolatzen dituen gertakari hauekin, gure elkarteak ohiko eta oraingo sorkuntza bildu nahi ditu, profesionalak izan nahi duten artista gazteak sustatuz eta sutengatuz. Erronka horren bidez Herri Soinu elkarteak amateurren praktiken baloratzea nahi du sustatu, bizirik eta herrikoia den euskal kultura baten lekukoak direnak.

2014. urtean Herri Soinu elkarteak bere gain hartzen du euskal kulturaren hiru gertakari nagusien antolaketa: Hartza Altzoan festibalaren lehen edizioa, publiko gazteari zuzendua izanen den bitartekotasun kulturalari buruzko asteburua, Hartzaro festibalaren 18.edizioa, gaia izanez ihauterietako ondarea eta Herri Uzta festibalaren 3.edizioa, Errobi Herri Elkargoan izanen dena, gaia izanez ohiko dantza eta musika, xede berak dituena, gure ondare kulturalaren sorkuntzari eta sustatzeari lotuak direnak.

Herri Soinu elkarteak 2011. urtean hasi zen lanean Lapurdiko Ihauterietako ohituren onura ofiziala lortzeko UNESCOko Ondare Kulturala sailean sar dadin.

http://www.kazeta.info/uploads/2014/02/hartzaro.jpg

Zanpantzarraren epaiketa. Argazkia HARTZARO.

Dokumentuaren akzioak