2023ko Urdiaingo kinto segizioa handia izanen da: 39 gaztek osatuko dute. Aurtengo hamasei kinto daude: Leire Larrea Esnaola, Haizea Goikoetxea Selva, Ane Zubiria Ziordia, Amaia Lizarraga Lopez de Goikoetxea, Nerea Bengoetxea Crespo, Naroa Agirre Bergara, Miren Murua Ugalde, Maider Agirre Santano, Mikel Lizarraga Senar, Asier Etxeberria Anton, Owen Berdote Davies, Jon Gonzalo Aierbe, Ibai Perez Aristizabal, Peru Goikoetxea Irisarri, Aimar Lopez de Goikoetxea Zufiaurre eta Ioan Goikoetxea Agirre. Haiei kinto zaharrak eta gazteak batuko zaie asteburuko ospakizunetan.
Otsailak 10 ostirala
Bazkaltzera ekartuko dira baserritarrez jantzita. Ondoren, trikitilarien eta pandero-joleen doinuak lagun dituztela, herrian barna axuri baten zozketarako txartelak salduko dituzte. Handik ateratakoa gazteen festa ordaintzeko izanen da. Behin lana eginda, poteatzera joanen dira eta elkarrekin afalduko dute. Ordu txikiak arte festa eginen dute.
Otsailak 11 larunbata
Bazkaltzera elkartuko dira. Urdiaingo kintada guztiek beraien eguna ospatuko dute eta, horregatik, duela 25 urte kinto izandakoek zortzikoa dantzatuko dute, 12:00etan, plazan.
17:00ak aldera kintoak errotaraino joanen dira, garai batean baserrietan bizi diren urdiaindarra bisitatzera joaten ziren garaien omenez. Bertan, auzatea eginen dute eta jota eta porrusalda dantzatuok dituzte. Ondoren, herriari buelta emanen diote. 18:30etik 21:30era Areta III dj-ak musika jarriko du, elkartean. Maruxak dj-a Kaluxa tabernan izanen da.
Otsailak 12 igandea
Elkartean gosalduko dute eta, 12:30ean, Urdiaingo zortzikoa dantzatuko dute, plazan. Kinto asko direnez, aldi berean dantzatuko dute. Zortzikoa aldi berean dantzatzeko bi dantza kate izanen dira bitan eta beste lautan hiru dantzari kate izanen dira. Guztira, seitan dantzatuko dute zortzikoa. Ondoren, axuriaren zozketa eginen dute, plazan. Zortzikoa dantzatzeko ilbeltzaren 4an hasi zituzten entseguak.
Bazkaltzera joanen dira eta, ondoren, trikitilari eta pandero-joleak lagun, kinto eskeal ibiliko dira. Afaldu ondren azken kinto parrandarekin despedituko dute ospakizuna.
Urdiainen urtea hasteko uraren erritoa egiten dute eta urteko kintoen artean zozketa egiten da iturrira ur eske joan, eraman eta hura zerbitzatzeko. Aurten Maider Agirre Santano eta Peru Goikoetxea Irisarri izan ziren. Kintoek urtean zehar duten egitekoa da, eta bestelako festen antolakuntzan ere laguntzen dute.