Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamasei bikote arituko dira Dantza Suelto Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Hamasei bikote arituko dira Dantza Suelto Txapelketan

Euskadiko txapeldunak diren Azpitarte azkoitiar anai-arrebak etsai gogorrak izango dute garaipena errepikatzeko Ikuskizuna zortzietan eskainiko da Gipuzkoa plazan

Egilea
Xabier Galartza
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2005/07/16

Egoipar Meaka euskal dantza taldea aukera ezin hobea eskaintzen die herritarrei aurten ere goi mailako dantzarien trebetasuna bertatik bertara ikusteko. Gehienak orain dela gutxi Segurako Baratze deritzan pilotalekuan ospaturiko Euskadiko Txapelketan aritu ziren.



Jon Ander eta Edurne Azpitarte anai-arrebak faboritotzat jo-tzen dute iazko garaipena berreskuratzeko. Joan zen hilabetean Seguran egiaztatu zuten sasoi honetan bizitzen ari diren une gozoa, lehenengo aldiz Euskadiko Txapelketa titulua eskuratuz. Harrezkero, ez dira berriro lehiatu. Beraien atzetik Asier Ena eta Maite Lazkano bergararrak sailkatu ziren. Beraz, Hondarribira errebantza hartzeko gogoz abiatuko dira. Zer esanik ez dago, Ena eta Lazkano ere goi puntako dan-tzariek direla, bere bilakaera gainbegiratu bota besterik ez da egiaztatzeko. Egun Gipuzkoako txapeldunak dira. Izan ere, bere palmaresean irabazi duten txapelketeen artean Euskadikoa ere agertzen da, orain dela lau urte lortu zuten, hain zuzen ere.



Segurako txapelketan Azkoitiko anai-arrebak 375,25 puntu bildu behar izan zuten txapela eskuratzeko, txapeldun ordeak hiru puntuetara gelditu ziren (372). Hirugarren postuan sailkatu zirenak (Errenteriako Eneko Gil eta Nerea Vesga) 359 puntu bildu zituzten. Hondarribiko lehiaketan gehienez zortzi bikote parte hartu ahal izango dute. Antola-tzaileek lehiaketaren prozeduraren erantzunkizuna Gipuzkoako Euskal Dantzari Biltzarraren gainean utzi dute. Orotara hamar bikote eman zuten beraien izena herrian dantza egiteko. Zozketaren bidez bi bikote lehiaketatik kanpo gelditu ziren. Honen bidez, bikote guztiak, Euskadiko txapeldunak ezik, zozketatuak izan ziren.



Gazte maila irekia



Gazte mailan 15 urte baino gu- txigo dutenentzat zuzendurik doa. Hauen arteko maila oso parekoa da. Dena dela, esan beharra dago Unai Santos eta Garazi Lekuona lezotarrak egungo Euskadiko txapeldunak direla.



Hiru lagun osatzen dute Gipuzkoako Euskal Dantzari Biltzarrak aukeraturiko epaimahiak, hau da, Karlos Sarriegi, azken Euskadiko Txapelketan ere aritu zen epai lanak egiten, Andoni Mutiloa eta Rafa Salaberria.



Lehiaketaren baldintzen artean aipatu beharra dago nagusi mailan dantzariek zortzi pauso bete behar dituztela eta txikiek ordea sei. Guztiek musika pieza berdinak dantzatuko dute, hau da, fandango eta arin-arin bat. Hondarribiko XXV. edizioan parte hartuko duten dantzarien jatorria Bergara, Donostia, Azkoitia, Lazkao, Arama eta Hernani koa da.



Txapelketaren bilakarea gorabehera asko bizi izan du hirurogeigarren hamarkadan sortu zen ezkeroztik, etenaldi batzuk ezagutu baitu. Azkenekoa aurreneko hamarkadan. Orain dela bost urte Egoipar hartu zuen antolatzeko erantzunkizuna, udalaren babespean. Harrezkero, txapelketa ez du hutsik egin. Irungo taldearen aurretik Musika Eskola arduratzen zen.



PARTAIDETZA

Nagusi maila: Mikel Igartua-Ibane Saseta (Bergara); Asier Ena-Maite Lazkano (Bergara); Aitzol Ena-Miren Ilarreta (Bergara-Donostia); Alex Torre-Javier Fernández (Bergara); Azpitarte anai-arrebak (Azkoitia); J. Apaolaza-Irati Imaz (Arama-Lazkao); X. Etxaniz-Leire Larrañaga (Azkoitia); X. Segura-Lierni Martiarena (Hernani).



Gazte maila: Unai Santos-Garazi Lekuona (Lezo); A. Madariaga-Lore Ibarguren (Orio); Ion Ibarguren-E. Aranguren (Azpeitia); Iñigo eta Nagore Larrañaga (Azpeitia); Ion Aranguren-A. Bereziartu (Azpeitia); Ion Arrillaga-Izare Medina (Bergara); Ion Intxausti-Iera Maiza (Ordiz-Olaberria); Iraitz Olariaga-I. Larrañaga (Azkoitia).

Dokumentuaren akzioak