Dokumentuaren akzioak
Hamar bikote lehiatuko dira igandean Segurako dantza txapelketan
Baratze kiroldegian, arratsaldeko 6etan ekingo zaio
txapelketari. Atsedenaldian, Aiert Beobideren 'Sor-K' koreografia
eskainiko dute. eitb.com webgunean zuzenean jarraitu ahal izango da;
ETB-1en, berriz, hilaren 12an eskainiko da, gaueko 10ak aldera.
Hamar bikote parte-hartzaileetatik, zazpi Gipuzkoakoak dira, eta hiru Bizkaikoak. Gainera, hiru bikote badira neskez osatuak.
Iaz, aspaldiko partez, Bizkaira joan zen saria.
Ordurarte, behin bakarrik joana zen lurralde hartara, 1979an hain zuzen,
eta Zaldibarra. Atzoko aurkezpenera azaldu ziren Arkaitz Pascuas eta
Nagore de las Cuevas, eta bai gogotsu azaldu ere: «Aurrena, nahi dugu
geuk disfrutatzea, eta hori lortua dugu; eta baita ere, nahi dugu jendea
geurekin disfrutatzea. Estilo propio bat landu dugu. Deitzen diogu
«fandango eta arin-arin estilizatua. Saiatzen gara figurak sortzen,
koreografiak egiten».
Dokumentuaren akzioak