Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamalau bikote ariko dira Segurako dantza txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Hamalau bikote ariko dira Segurako dantza txapelketan

Igandean ospatuko da 28. edizioa, iaz baino zortzi bikote gutxiagorekin Edu Muruamendiarazek bere koreografia berri bat estreinatuko du

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2004/06/15

Arratsaldean izango da jaialdia, eta Euskal Telebistak gauean eskainiko du saioa, oso-osorik.



Atzo egindako aurkezpenean Joxe Juan Ugalde Euskal Dantzarien Biltzarreko ordezkariak esan zuenez, Gipuzkoako dantzariak Bergara, Donostia, Arama, Azkoitia, Lazkao, Asteasu, Zegama, Hernani eta Errenteria herrietatik helduko dira, eta Urdulizetik, Leioatik eta Sestaotik Bizkaikoak. Fandangoa, txistuz edo albokaz, eta arin-arina trikitiaren laguntzaz dantzatuko dute.



Txapelketa Imanol Artolak eta Garazi Urdanpilletak aurkeztuko dute, eta, emanaldia osatzeko, Edu Muruamendiarazek bere koreografia berria estreinatuko du.



Lehiaketan Euskal Herriko dantza-jantzi tradizionalak eraman beharko da, jantzien ikusgarritasuna eta dotorezia areagotzeko helburuarekin, eta alor honetan ere izango da saririk.



1977an Guillermo Areizaga alkate zenak sortu zuen txapelketa honetako irabazleak Nestor Basterretxearen eskultura lortuko du, bere udalerriko udaletxean gordetzeko, hurrengo txapelketara arte. Bikote irabazleak ordezkatzen duen Udalak, gainera, saria eskuratuko du hiru aldiz segidan edo bost urtez txandaka txapelketa irabazten badu. Hori lortu dutenak, orain arte, hauek dira: Joxe Juan Ugalde eta Lurdes Esnaola (Lezo), Antton Mendizabal eta Amaia Illarreta (Donostia), Edu Muruamendiaraz eta Amaia Agirre (Bergara), eta Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epelde (Azkoitia).



Bestalde, Guillermo Areizaga sortzaile eta bultzatzailearen omenez, haren izeneko saria emango diote lehen aldiz aurkezten diren bikoteen artean puntuaziorik hoberena lortzen duenari. Atzoko aurkezpenean mintzatu zen beste arduradun bat Mikel Areizaga alkatea izan zen, Guillermoren semea.



Bai iaz bai 2002an, Amaia eta Aitor Parrondo anai-arreba hernaniarrak nagusitu ziren.

Dokumentuaren akzioak