Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamahiru bikote ariko dira Seguran XXXI. Sueltoko Dantza Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Hamahiru bikote ariko dira Seguran XXXI. Sueltoko Dantza Txapelketan

Igande honetan Azpitartetarrek hirugarren txapela janzteko aukera izango dute

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/06/13

Atzo aurkeztu zen txapelketa, Euskal Telebistaren Miramongo egoitzan. Telebista kate horrek hurrengo astean eskainiko du saioa osorik, hilaren 20an.

Aurten bikote hauek bikote hauek ariko dira: Jon Ander eta Edurne Azpitarte (Azkoitia); Jon Intxausti eta Iera Maiza (Ordizia-Olaberria); Mikel Villanueva eta Arantza Larrea (Agoitz); Jon Ibarguren eta Estibaliz Aranguren (Azpeitia); Joseba Apaolaza eta Irati Imaz (Arama-Lazkao); Igor Euba eta Haizea Hormaetxea (Leioa); Arkaitz Pascuas eta Nagore De las Cuevas (Sestao); Eneko Gil eta Nerea Vesga (Errenteria); Xabier Azurmendi eta Janire Urbieta (Zegama-Bergara); Aimar Abad eta Izaskun Besada (Hernani-Pasaia); Xabier Segura eta Lierni Martiarena (Hernani); Jon Arrillaga eta Izarne Medina (Bergara); Mikel Igartua eta Ibane Baseta (Bergara).

Iazkoan, Errenteriako Eneko Gil eta Nerea Vesga sailkatu ziren bigarren, eta Bergara eta Donostiako Aitzol Ena eta Miren Illarreta hirugarren.

Datorren igande arratsaldean, bikote bakoitzak fandangoa txistuz eta arin-arina trikitixaz dantzatuko du. Epai-mahaia, berriz, honako hauek osatuko dute: Joxe Juan Ugaldek, Rafa Salaberriak, Jesus Mari Garatek, Jose Antonio Atxukarrok eta Gabriel Alonsok.

Txapelketa Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute eta emanaldia osatzeko, Jon Maya dantzariaren Kukai taldearen ikuskizuna eskainiko da

Nestor Basterretxea

1977an Guillermo Areizaga alkate zenak sortu zuen txapelketa. Irabazleek Nestor Basterretxearen eskultura jasoko dute eta jaioterriko udaletxean gordeko dute hurrengo txapelketa ospatu arte. Baldin eta bikote txapeldunak hiru aldiz segidan edo bost urtez txandaka txapelketa irabazten badu, bikoteak ordezkatzen duen udala sariaren jabe egingo da. Beraz, igandean litekeena da Azpitarte anaia-arrebek beretzat hartzea garaikurra.

1977az geroztik Seguran ospatzen den txapelketa honek pisu handia du Gipuzkoan. Bikote irabazle guztiak gipuzkoarrak izan dira, Bizkaiko Alkortarrak izan ezik. Lehiaketa mota hau batez ere Gipuzkoan dago sustraituta: urtean zehar, Gipuzkoan 40 bat egiten dira, Bizkaian 5-6, Araban 3-4, Nafarroan 2-3 eta bat bera ere ez Iparraldean.

Hamahiru bikote ariko dira Seguran XXXI. Sueltoko Dantza Txapelketan
Jon Ander Azpitarte eta arreba Edurne, iaz. [J.M. LOPEZ]

Dokumentuaren akzioak