Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamabi bikote ariko dira igandean Segurako dantza txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Hamabi bikote ariko dira igandean Segurako dantza txapelketan

Iazko irabazleak, Azpitartetarrak, oraingoan ere jardungo dira

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2006/06/13

Iaz ere hamabi bikotek eman zuten izena. Oraingoan, herri hauetakoak dira partaideak: Azkoitia, Bergara, Sestao, Arama, Lazkao, Asteasu, Hernani, Errenteria, Donostia eta Pasaia. Bikote bakoitzak fandangoa txistuz eta arin-arina trikitixaz dantzatuko du. Epai-mahaia, berriz, Joxe Juan Ugaldek, Karlos Sarriegik, Rafa Salaberriak, Jose Antonio Atxukarrok eta Gabriel Alonsok osatuko dute.

Igandean bertan, gauean, eskainiko du txapelketa Euskal Telebistak. Imanol Artolak eta Izaro Iraetak egindu dute aurkezle lana.

Lehiaketaren atsedenaldian Ziklus Dantz ikuskizuna eskainiko da. Hamar minutuko ikuskizuna da, Iñaki Telerria eta Joxe Juan Ugaldek diseinatua, eta perkusioa eta euskal dan- tza-urrats tradizionalak uztar-tzen dituena. Euskal Herriko hainbat lurraldetako dantza- -urratsak (aurreskua, sueltoa, banakoa eta Otsagiko jota) perkusioz, txistuz, dultzainaz, albokaz eta trikitixaz eskainiko dira. Oinarria, halere, ikuskizunaren lokarria, perkusioa izango da, eta alderdi horretaz Iñaki Telleria perkusio-jotzaile idiazabaldarra arduratu da. Musika aldetik perkusioak izango du protagonismo handiena.

1977an Guillermo Areizaga alkate zenak sortu zuen txapelketa. Irabazleek Nestor Basterretxearen eskultura jaso izan dute, eta beren jaioterriko udaletxean gordetzen dute hurrengo txapelketa ospatu arte. Baina bikoteren batek hiru urtez segidan edota bost urtez txandaka irabazle gertatzen bada, Udala egiten da eskulturaren jabe.

Bikote irabazle guztiak gipuzkoarrak izan dira, Bizkaiko Alkortarrak izan ezik. Lehiaketa mota hau batez ere Gipuzkoan dago sustraituta: urtean zehar, Gipuzkoan 40 bat egiten dira, Bizkaian 5-6, Araban 3-4, Nafarroan 2-3 eta bat bera ere ez Iparraldean.

Bezperan beste ikuskizun bat

Segurako herriak bi ikuskizun handi izango ditu asteburuan. Igandeko dantza sueltoko txapelketaz gain, larunbatean beste ikuskizun bat izango da, Segura dantzan delakoa. Herriaren sorreraren 750 urteak direla-eta antolatu du Udalak.

Pilotalekuan, 22:30ean emango zaio hasiera Segura dantzan-i. Dantza-ikuskizunaren helburu nagusia da Segura herriaren izaera dan-tza bidez adieraztea. Jon Maya dantzaria da zuzendari artistikoa. 75 minutu inguruko ikuskizun honek bidaia bat proposatzen du Segurako historian zehar. Kukai Dan-tza Konpainiako kide batzuk ariko dira dantzan, eta baita ere Ereintza eta Aurtzaka dantza taldeetakoak, Maialen Errotabehere abeslaria eta Ziklus perkusio taldea.

Dokumentuaren akzioak