Dokumentuaren akzioak
"Haizeari" dantza ikusgarria 1600. urteko Getaria herriaren isla da
Donapauleko Airetik gelak historian zehar bidaiatuko du helduden urriaren 11an. Getaria herriko Getaria dantza taldeak bere herriaren inguruko historiaren garrantzia dantzaren bidez erakutsi nahi du. Hain zuzen ere, garaiko gizonek kortsarioak bilakatu behar ziren, alternatibarik ez zutelako eta nolabait arrantza baztertu behar zutelako, Frantziako erregearen manupean.
Garaiko giroaren isla
Dantza talde honetan 14 neska, 14 mutil eta 7 haurrek parte hartzen dute. "Haizeari" dantza ikusgarriak euskal dantza tradizionalean oinarritua da eta garaiko musika eta jantziak erabiltzen ditu, denboran gibelerat joaiteko. Hain zuzen ere, Claude Iruretagoiena Irulea elkarteak landu ditu jantziak, garaiko artxibo eta kodeak errespetatuz. Arropa eta musika bereziekin batera, gela apaindura bereziekin izanen da, ikusgarria girotzeko nahian.
"Haizeari" dantza ikusgarria bi zatitan banatua da. Alde batetik, parte hartzaileek arrantza portuko bizia agertaraziko dute eta bestalde, eskifaia oso baten ontziratzea eszenifikatuko dute
Ikusgarrira arribatzeko, Pascale Lascanok errepikak zuzendu ditu eta bestalde, dantza ikastaroak eta zirkokoak antolatuak izan dira, kortsarioen malgotasuna lantzeko asmoz. Antolatzaileek adierazten dutenez, taldearen dantzari batzu "Ainarak" ikusgarrian parte hartu dute.
Zehaztu dutenez lekuak mugatuak dira, beraz sarrerak aldez aurretik erosteko parada ematen dute Donapaleuko eta Donibane Garaziko turismo bulegoetan, Baigorriko Oronoz saltegian, Mauleko Xibero bio saltegian, Irisarriko Minhondo ogitegian eta Hazparneko Xuriatea ostatuan.
Aintzin salmentan 10 euro balioko du eta 5-12 urte bitarteko haurrentzat 5 euro. Aldiz, ikusgarriaren egunean erositako sarrerak 12 euroko prezioa izanen dute.
Dokumentuaren akzioak