Egilea
Asier Azpilikueta
Komunikabidea
Berria
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2006/04/27
Nazioarteko
egunaren antolakuntza errazagoa izan dadin sortu dute elkartea, Vicente
Martin lehendakariak azaldu duenez. «Baina egun horretako
ospakizunetatik haratago joan nahi dugu. Gure helburua dantza sustatzea
da. Iruñekoak gara talde gehienak, baina Iruñetik kanpo ere sustatu
nahi dugu».Lan hori nola eginen
duten ez dute zehaztu, oraindik. Elkartea sortu berria baita, eta
lehenbiziko egitekoa jendea eta dirua biltzea dute. Dozena bat talde
daude, oraingoz, Haizean. Dantza garaikideko eta klasikoko taldeak
dira, gehienak, baina badira bertzelakoak ere; hala nola, capoeira
dantza eta sabel dantza irakasten dutenak, bai eta gutxitu fisikoekin
lan egiten dutenak ere.Dantza tradizionala egiten duen talderik ez da,
oraindik, Haizean sartu. Baina hemendik gutxira talderen bat edo bertze
sartzea espero dute. «Ateak erabat zabalik ditugu dantzaren alde lan
egin nahi duten guztiendako», erran zuen Martinek. «Eta, nola ez,
hemengo dantzak egiten dituztenendako».Elkarte berriak Barañaingo
auditoriumean izanen du egoitza, auditoriumekoek lan handia egin
baitute dantza taldeak elkar daitezen.
Erakustaldia larunbatean
Erran bezala,
Haizeak larunbatean eginen du bere lehen ekitaldia. 17:30ean, Iruñeko
Rodezno Kontearen plazan, dantzari txikienek eskoletan ikasitakoa
erakutsiko dute. Ondoren, Karlos III.a etorbidean, dantza mota askoko
erakustaldia eginen dute. Arratsaldean, Barañaingo auditoriumera
pasatuko da ikuskizuna. 20:30etik aurrera, hamabi bat taldek beren
lanen erakustaldia eginen dute, ordu eta erdiz.