Dokumentuaren akzioak
Hainbat artista zuberotarren artean garatu duten "Ederlezi" pastorala "alternatiboa"abian da
"Ederlezi" hitzak "eder" hitzetik euskararekin lotura egiten badu ere, Europa erdi eta ekialdean buhameek udaberrian ospatzen duten festa handi baten izena hartzen du.
Pastoralak Nicole Lougarotek 2009an idatzi zuen "Boh�miens" liburua du abiapuntu. Antzezlanaren zuzendaritza lana egiten duen Lougarotek bere liburuan Xiberoko maskarada ijitoen kulturatik datorrela ondorioztatzen du, gure kulturan duten garrantzia nabarmenduz.
Antzezlanean zehar ezagutarazten den istorioa horrela azaldu zuen idazleak: "XVII. mendean hasi eta XXI.eraino luzatzen da, familia bereko ama bat eta zazpi alabaren istorioa kontatuz. Beraien bizian Euskal Herriko gertakari nagusiak biziko dituzte".
Protagonistek denboran zehar bidaia eginen dute, baita Euskal Herriko lurraldeetan ere. Gipuzkoan hasiko da, non buhameak dantzan eta kantuz arituko diren, baina bere arraza erasoa denean Lapurdira joanen dira Pierre De Lancrek bere sorgin ehizarekin handik kanporatuko dituen arte. Orduan Xiberora ailegatuko dira; "han kantuz eta dantzan segituko dute eta maskarada ekarriko dute". Mundu Gerrak ere biziko dituzte gure mendera ailegatu arte.
Aktore eta kantariak
Hamalau aktorek hartzen dute parte "Ederlezin", eta antzezpenak dituen ezaugarrien arabera "denak kantore eta euskaldunak dira. Batzuk kantari trebeak dira, baina denak gazteak". Amaren Alabak taldeko lau kantari daude lan honetako protagonisten artean. Haien ondoan beste xiberotar kantari gazte anitz bilduko dira: Xantiana Etchebest, Ihitz Iriart, Graxi Bedaxagar, Luxi Aguergaray, Maika Etxekopar, Graxiana Castillon, Maite Sarraillet, Laida Camus, Benat Larrory, Joha�e Bedaxagar, Joha�e Etchebarne-Ajia, Niko eta Julen Guiresse, Pette Jaragoyen...
Pastoral ofiziala Soh�tan izanen da eta Rene Cassin du mintzagai
1968an Bakearen Nobel saria irabazi zuen Rene Cassin baionarra izanen da aurtengo pastoraleko protagonista. Soh�ta herriak, zehazki Soh�tarrak elkarteak, hartuko du hitzordu saihestezin hau antolatzeko ardura. 2001ean "Xiberoko Makia" antzeztu zuten jadanik soh�tarrek.
Jean Louis Davant idazle eta euskaltzain urgazlearen esku gelditu da beste behin antzezlanaren gidoia idazteko ardura. Zazpigarren aldia da Davantek pastorala idazten duela eta, dirudienez, ez da azkena izanen. 2015ean Irurin eta Zalgizen Aita Lhanderi buruz eginen den pastorala idaztea bere gain hartu baitu.
Dokumentuaren akzioak